Goiko bizitzako gizona eta beekoa
Artola, Jose
Soņu jotzalle char bat
beti flauta jotzen,
aritzen zan echian
baztar denak gortzen;
ainbeste chisturekin
goiko jendeari,
buruko miņa ziyon
egiten denai.
Alakorik batean
goiko gizon zar bat
etorri zan esanaz-
ĢGizona, neri bart,
ez nazu deskantsuan
lo egiten utzi;
nik ez nizuke nai, ez,
jotzen galerazi;
baņan ordu oyetan
ez zazula deus jo,
deskantsuan guztiyak
egin dezagun lco.ģ
Eranzun zion-ĢErri,
or konpon echian,
nai detana egiten
jabe naiz nerian;
ez bazera kontentu
nora nai kejatu,
ez badezu nai andik
kaltian geratu.ģ
-Ondo da, igarri det
zaudela arrazoyan....
(nik ere nai detana
egingo det goyan).-
Au esanik gizona
igo zan prest gora,
esanaz laister dator
neretzat denbora...
Bekua soņu jotzez
isildu zanian,
erantzi ta sartu zan
segiran oyian;
orduban goiko zarrak
arturik indarrez,
ontzi bat beterikan
zegoana urez,
bota zuben lurrera
lo zeguan parera,
zeņa irriņartetik
baizijoan bera;
arpegi ta kolkora
uraren tantuak...
Ąorduan esnaturik
an ziran kontuak!
jaiki eta galtz-utsik
igo zan prest gora;
esatera ur asko
zetorrela bera.
Eranzun zion,-ez dek
egiten deus falta,
ua ire echera
eta jo zak flauta;
zergatikan, adi zak,
ni naizen tokian,
zer nai gauz egiteko
nago nere echian;
ez badek nai geiago
urik botatzia,
egin zak mesede ik.
ez flautik jotzia.-
...................
Urrengo baterako
ikas zagun emen,
artubak emanakiņ
dirala berdintzen.
|