Gertatua
Artola, Jose
Atzera begiraka
zetorren bidian,
baserritar gazte bat
igande goizian;
besoetan zekarren
botilla aundi bat,
esnez oso betia
artzalliarentzat,
eta uste gabian
jirarikan berriz,
sudurrakin jo zuben
farola indar aundizeta irristaturik
zeraman botilla,
lurra yo zuben eta
egintzan tortilla;
sudurra-ere zitzayon odoldu guziya...
.....................................
okerka dabiltzanak
¡zer irabaziya!
|