Gabiraba eta belea. (Ipuia)
Artola, Jose
Gabiraba zebillen
goiz batean larri
chito bat arrapatu
nairik, izugarri;
ezin zuben iñondik
au bereganatu
eta modu ontara
zan chit ernegatu.
Ala, kolpe batez rau
egiñik sarrera
sartu zan oilo-toki
estu zar batera;
chito batzubek laister
zituben bertan jan,
baña ikusirikan
bere burua an
asi zan beleari
ojuka, mesedez
libra zezala andik
kupiturik arrez,
iñola ere igas
ezin zezakela,
libratzeko, bestela
an ilko-zutela.
Beleak esan zion:
aizak ¿zergatik len
ibilduaiz bakarrik
mokaruak jaten?
¿oraiñ abiyatzen aiz
laguntzaren billa?
¿len esaten ez-ukan
intzala abilla?
oraiñ ere bakarrik
or konpondu-ari
ezdiat egin nai nik
mesederik iri.
Ontan etorririkan
bertako mutilla,
eskuetan arturik
zubela makilla,
juan oizan makurtuta
gabiraba-en billa
eta jorik buruan
utzi-zuben illa.
................
Gabirabaren gisa
gizon asko dira,
licharreriyan beti
aspertzen ezdira,
eta irichitzian
estura larrira
orduan erreguka
abiyatzendira.
|