inprimatu
Andreak senharrari
Izenburua:
Andreak senharrari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
677.zk.
Orrialdea:
4

Andreak senharrari

 

 1

 

 Oraino urte hainitz ez dela,

 eman zaizkiguten koplak,

 Edari gocho zale ginela

 emazteki eskualdunak.

 

 2

 

 Irri karkailaz bazinagozten,

 plaza guzia bethea

 Gure berrien ongi entzuten

 kontentik zagon jendea.

 

 3

 

 Pello, zuk ere badaduzkatzu

 kobla zonbaiten bideak

 Orai aditu behar ditutzu

 guk bezain ongi zureak.

 

 4

 

 Igande oroz zoaz plazarat

 meza entzuna duzuno:

 Goizik ostatu mahain-zokorat,

 han baitzaude atseraino.

 

 5

 

 Han igandea demazu aise

 zure modukoen gostuz,

 Jan eta edan, ederki ase,

 atseginak nasai hartuz.

 

 6

 

 Mahain hartarik jalgi orduko

 paretaketan zabiltza;

 Hark lagundurik atchikitzeko

 nunbait han zure balantza!

 

 7

 

 Maiz bazabiltza merkatuetan

 eta tratu-bide guti;

 Etcherat bilduz gau-erditsutan

 eror-eta ezin chuti...

 

 8

 

 Arras herandu jin zinen batez

 gertatua den afera:

 Ederki zinen tronpatu athez

 ganik auzoko etchera.

 

 9

 

 Ene kalakak kechatzen zaitu;

 huntan beraz lana bego:

 Oro nik erran behar banitu

 zer ez nuke erraiteko?

 

 10

 

 - Ai zer senharra duen etchean!

 Joanak arrozoina du:

 Hobeko zuen segur miletan

 senharrik hartu ez balu!


inprimatu