Esporti-Clai
Artola, Jose
Donostiyako oitura onak
gordetzen diran kabiya,
errikosheme benetakuen
choko estimagarriya;
euskal izkeren gordelariya
festa zalien tokiya,
anaitasun ta paketasunen
leku atzegingarriya.
Kantu eta jolasak
poztatzen gaitu
euskal doņu ederrak
maitatzen ditugu;
zortziko soņu ona
entzuten badegu,
zar-gaztien biyotzak
mugitzen zaizkigu.
Pake dontsu ta poza dirala
anaitasun ederrian,
ori da denak senti deguna
geren biyotz barrenian:
kantu shamur ta doņu estiyak
entzuten diradenian,
zeruan bertan bezela pozez
jartzen gera geyenian.
Orain arte bezela
aurrena degu nai,
izan Donostiarrak
zar ta gazte anai;
umore onarekin
kontentu ta alai;
biyotzetik oju bat
egin zagun gaur bai,
deituaz... Bizi bedi
beti Esporti-Clai
|