Erremeriyo bat
Artola, Jose
Pello luzaro miñez
egonik echian,
irten zan kaleraño
igande goizian.
Kalian arkitu zan
sendagiñarekiñ,
zeñak galdeera bat
ziyon bertan egiñ:
"Ia apetiturik
etorri zitzayon".
"Jauna, ez oraindikan"
(ark eranzun ziyon).
Bada, kontuz ibilli
eta echera joan;
zuk egin bear dezu
gauza ariña jan.
Eranzun ziyon onek:
"¡au da istillua!
Ariña jatekotzaz
Jauna, Barkillua."
|