Erbi-iņudea eta katua
Artola, Jose
Erbi-iņude bat bein
baserri batera
Sartuzan egaztiak
arrapatutzera;
Ala begiraturik
zein zan ederrena
Atzaparrak eatzi
nai zizkan aurrena
Eta segiturikan
beregana zuzen
Berealase bertan
arrapatu zuben.
Abuan zeukarrela
egaztiyak oju
Egiten zuben oso
larri kukurruku
Norbait etorri zedin
arri laguntzera,
Bestela bazijoan
betiko galtzera!
Au aditurik bertan
zeguan katu batek
Esan zuben: "Or, norbait
estu arkitzen dek!
ŋZer gertatzen ote da?
obeto det nik joan.
ŋNai ote dute gure
egazti enbat jan?"
Ala joan zan segiran
ta erbi-iņudea
Ikusi zuben an
Etcheko egaztiya
Aboan zeukala,
zulo batetik igas
Egin nai zubela.
Onek orduan kolpez
Zarpak eratzirik,
Esan ziyon: Ez diat
lajako bizirik
Ez badek azkar uzten
Gure egaztiya.
ŋLapurretan alabill
pikaro cherriya?
Aguro utzi zuben
Erbi iņudeak
Bestela an artuko
zituen beriak;
Ala egazti arrek
beren katuari
Eman zizkan gustora
eskerrak ugari.
Gero esan ziyon au:
"Gaur edo bigar nik
albanezake egin
Zuri mesederik,
biyotzetik egingo
Dizut al-detana
etzait aztuko zuk gaur
Egin nazun ona."
................
Modu ontan guztiyak
egin bear degu,
Aldan denari beti
trantzian lagundu.
Egin dezagun bada
aldan guztiyan on
Begira gabetanik
zein, nola eta non.
|