Erariya eta gizona. (Ipuia)
Artola, Pepe
Erariyari ziyon
gizon batek esan
-"Ea, gorputzarentzat
zer nolakua zan;
erantzun ziyon. Ni naiz
chit guztagarriya,
edozeiñi kendutzen
diyot egarriya
mintsubak ere noiz nai
ditud nik sendatzen,
au abamar asko ere
badakit piskortzen
pobriak zenbait aldiz
ditut alegratzen
Orduan, alegretzen,
denari on egitez
ez naiz ni aspertzen.
Orduan, -"Ain ederra
baldin bazera zu
nere zabal ontara
sartu beardezu
klak, ara baso bat
pasa zintzurrian,
eta beste bi zuzen
aren ondorian
andik puntura berriz
lengo modura ¡sost!
azkar pasa zituben
beste lau edo bost
baña geicho izanik
aren barrenian
asi zan nabarmentzen
bere indarrian,
bista joan zitzayon ta
oso zan choratu
gisarajua bestek
zuben echeratu
Izanagatik oso
ona erariya
kontuz bearda artu
berari neurriya
bear baño geyago
erate ezkero
jakiña da guar onik
ez dala espero.
|