Erari merkea
Artola, Pepe
-Praisku, ¿asi al dute
zizarrik auzuan
eran dezagun noiz bait
pachara osuan?
-Ez; Tukulun echian
nai litekek asi;
neri noiztetikan
eta esan ziratek
naiz eskasa izan
fama zabaldutzeko
ederraren gizan;
bañan nola bakarrik
ni lotsatzen naizen,
laguntzen banak oraiñ
¿naidek biyak guazen?
-Ondo dek, guazen biyak:
bañan deus jan gabe
ez gaituk nere ustez
izango ain zale;
artzagun bakallua
egarritutzeko,
ta gustua
obeto artzeko.
Esan bezela biyak
bakallu ta guzi,
joanik zurrut egiten
bertan ziran asi,
Batek ziyon: -¡Au mama
parerik gabia,
nayago nikek banitz
barriken jabia.
Bestiak. -¡Au chinparta
grazi onekua,
au dek gu bezelako
gizon modukua.
Eran ta eran biyok
ziran oso poztu,
barrika chikiya
iya zuten ustu.
Ikusirik jabiak
ayen eztarriya,
diyo ernegatu ta
suturikan iya:
-Orrenbeste ustus
zeukat gaur nik pena
onezkero zuentzat
ar-zazute dena.
|