inprimatu
Egaztiyak. (Ipuia)
Izenburua:
Egaztiyak. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
3

Egastiyak. (Ipuia)

 

Artola, Pepe

 

 Egasti asko ziran

 arkitzen baratzan,

 batzubek muntuan ta

 bestiak belartzan;

 Batek esaten zuben:

 "beldurrik gabe gu,

 egon gindezkek lasai

 ni jarko nak buru;

 dakizuten bezela

 ni nauk indartsua,

 bildurrikan gabeko

 chit balerosua;

 iñor balitz onera

 kanpotik sartuko,

 neregandik ederrak

 lizkikek artuko;"

 Ala denak seguru

 beldurrikan gabe

 zeuden, jarri zalako

 indartsua jabe;

 bañan uste gabian

 arkitzen zirala

 ikusi zuten norbait

 ara zetorrela;

 zakur gazte bat zan au

 eistari batena,

 zerbaiten usayian

 ara zijoana;

 guztiyak asi ziran

 ikusirik ura,

 andik alde egiten

 al-zuten lekura;

 ¿eta dakizute zeiñ

 joan zan azkarrana?

 indartsu panparroya

 beldurtzen etzana.

 ..................

 Zakur zaunkalariyak

 koskik ez beiñere,

 gizon mingaiñ aundiyak

 alatsu dirade;

 azaldutzen diranak

 beti aundiyenak,

 ayek izaten dira

 ikaratiyenak.

 


inprimatu