Egaztiyak. (Ipuia)
Artola eta Elizechea, Jose
Egazti asko ziran
arkitzen baratzan,
batzubek muntuan, ta
bestiak belartzan;
batek esaten zuben:
"Beldurrik gabe gu,
egon gindezkek lasai
ni jarko nak buru;
dakizuten bezela
ni nauk indartsua,
bildurrikan gabeko
chit panparroitsua;
iñor balitz onera
kanpotik sartuko,
neregandik ederrak
lizkikek artuko".
Ala denak seguro
beldurrikan gabe,
zeuden, jarri zalako
indartsua jabe,
bañan uste gabian
arkitzen zirala,
ikusi zuten ara
norbait zetorrela;
zakur gazte bat zan au
eiztari batena,
zerbaiten usayian
ara zijoana;
guztiyak asi ziran
ikusirik ura,
alde egiten andik
al-zuten lekura;
¿eta dakizute zeiñ
joan zan azkarrena?
indartsu, panparroia
bildurtzen etzana.
..................
Zakur saunkalariyak
kozkik ez beiñ-ere,
gizon miñgain aundiyak
alatsu dirade;
azaldutzen diranak
beti aundiyenak,
ayek izaten-dira
ikaratiyenak.
|