Donostiar bat bere erriyan
Artola, Jose
Donostitikan alde-egin ta
Egondu naiz chit aparte,
Abanan eta Montebideon
Egin ditut zenbait urte;
Nere biotzak eta animak
Ekarri-arazi naute;
Euskal-erriyan sortu naiz, eta
Ez naiz irtengo ill arte.
Gustagarrizko egotegiyak
Badira kanpo oyetan,
Montebideon, Abanan eta
Buenos-Aires aldietan:
Naiko tokiya ikusi arren
Zenbait urtecho abetan,
Euskal-erriya bezelakorik
Ez det arkitu bestetan.
Montebideon ikusi ditut
Kanpuak eta ibaiyak,
Gaņera berriz baso, zelaiak
Ta lur-itsaso aundiyak:
Alaz guziyaz, gauza-geiago
Ditu gure alderdiyak:
Euskal-erriyak sendatzen ditu
Andik datozen guztiyak.
Arriturikan sartzen naiz emen
Kanpotikan etorri-ta,
Nere erriya ote dan eziņ
Sinisturikan jarri-ta;
Ausen da, bada, ederra eta
Begiragarri polita;
Eziņ obea sortu liteke
Berriz egiten asi-ta.
Alde batera bgiraturik
Daukazu edertasuna,
Eziņ esan dan alegranziya
Eta zoriontasuna;
Kanpuan ontaz oroiturikan
Sortzen da tristetasuna:
ĄEuskal-erriya! zu zera neri
Miņa sendatzen nazuna.
Gogo aundizko begiratua
Egin diot erriyari,
Alde batetik abiyaturik
Besteraņoko danari:
Alde guztiyan edertasuna
Besterik ez da ageri;
Eziņ aspertu liteke iņor
Begira egotez berari.
Denborarekin arkitu ditut
Lengo eche emenguak;
Bill-bill egiņik oņian dauzka
Kontu aundiz gazteluak:
Konbentu bi ta eliza biyak,
Erre-gabe geratuak,
Bakar-bakarrik, ditut arkitu
Nik emen lenagokuak.
Lengo denboran ziran bazterrak
Ustez ziran ezer-ezak,
Baņa denboraz egin dirade
Emen lanak ez-errezak;
Arboldegiyak, eche alaiyak,
Kale zabal eta plazak,
Miragarrizko pauso lekuak
Eta gaņerako gauzak.
Murall-aundiyak len erriyari
Kontu ziyotenak artzen,
Lurperaturik guztiz, gaur eche
Berriyak dira agertzen:
Ikusgarrizko loretokiyak,
Plaza ederrak emenchen
Eche oyekin batian dute
Erriya oso apaintzen.
Kanpotik asko etortzen dira
Mintsuak, oso auldurik;
Berealasen jarritzen dira
Donostiyan pizkorturik;
Ur gazitako maņuak, eta
Aize ederrak arturik,
Beren errira itzultzen dira
Biyotz guztiya pozturik.
Negar-malkuak irtetzen zaizkit
Neri pozaren indarrez,
Ikusirikan nere erriya
Betea gauza ederrez;
Urrezko bola dirudi, goitik
Amildutakoa berez;
ŋOnen ondoan beste gaztiyak
Zer dira bada? ezer-ez.
Zorioneko erri maitea,
Guztiz estimagarriya,
Mintsu guztiyen baltsamua ta
Euskaldunaren kabiya;
Paregabeko perla ederra,
Guztiz begiragarriya,
ĄBedeinkatua izan dedilla
Beti beti Donostiya!