Ama falta
Artola, Jose
Ainbesteraņo maite ninduzun
Parerik gabeko ama,
Zere denboran ni laztanduaz
bizi izango ziņana;
Arkitzen zera mundu ontatik
Gu emen utzi ta joana.
ĄZutzatz erruki dedilla gure
Egillea eta Jauna!...
Nere biyotza dago eriya,
Malko zendoaz loturik,
Berak dakarren sentimentua
Barrendik eziņ botarik;
Miņa lotu dauka, ta dago
Pena ta zauri egiņik,
Sosegatzeko eziņ sortu det
Ezer onentzako diņik.
Pentsamentuzko sorta bat dizut
Zuri eskeintzen dan,
Au da zugatik seme on betek
Egiņ al-lezakena;
Zenbateraņo oroitzen naizen
Eziņ esan leike Ąama!
Otoitzak ere eskeintzen ditut
Biyotzez beti zugana...