Itxasoa eta atxa
Arrugain
Itxaso zabalaren
Bazterrean
Olatu bildurkorrak
Austen ziran
Aitz sendo ta arro baten
Oin-oiñetan.
Atxak, aren zartadaz
Gogaituta,
Barruko sumin biziz
Egin eutsan:
-Itxaso, zagoz geldi
Ta bakean;
Itxi naizu, mesedez,
Nere etxean.
Or daukozu zurea
Zabal-zabal,
Ta, iñorenera zatoz
Lotsabaga?
Jaunan eskua gero,
Zuzena da;
Zigorkatu legike
Aren alak,
Zure ausardi gaizto
Ta zitala,
Ba Aren asarrekuntzan
Jausten danak,
Ordaintzat beti dauko
Azken latza.
Ez urten zure etxetik,
Itxasoa;
Gorde zure lekua,
Neuk neurea.
Jabongo dot, ta onan,
Alkarregaz
Pozik biziko gara
Aurrerantza.
Itxasoak atzetik
Urten eutsan,
Berba egoki onek
Esanagaz:
-Goiko Jaunak Ber-berak
Ebatzita,
Daukodaz nik bideok,
Aitz arroa.
Erabil zure etxean
Sar-urtenka,
Neugana etorteko
Jas orretan.
Zure berba garratzok,
Auzokide,
Eztira niretzako
Argipide;
Nik nire egin-bearrok
Zain ta bete.
Ondo egiten dodaz
Lendik bere.
Zure negarrok bada
Gorde zeinkez,
Beste zerbaiterako
Eukirik prest.
Alkarren auzokide
Ziran onek,
Euren barriketea
Ausi eben;
Atxa bere tokian
Gelditurik;
Itxasoa beretik
Urten barik,
Ta arek onen zartadak
Aurrerantza,
Artzen zitualarik
Len bezala.
ONDORENA
Sarri nabaitzen dogu
Gizartean,
Lagunen bat sarturik
Aren giran.
Iñoren lanak ziur
Kaltegarri;
Norberarenak, barriz,
Onak beti.
|