inprimatu
Baserritarra eta lorea
Izenburua:
Baserritarra eta lorea
Sinadura:
Arrutza Egia, Mikel (Arrugain, Urratza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrutza, Mikel

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
837.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserritarra eta lorea

 

Arrugain

 

 Zutunik dago baserritarra

 Bere basetxe ondoan,

 Aurreko zelai zabal - alaian

 Zuaitz ta lorak ikusteagaz,

 Gogo - gogotik oldozka.

 

 Lora polit bat begiz jotzean,

 An dator zuzen artzera;

 Bi beatzekin ausi, laztandu,

 Ta poztasunez biotza gainduz,

 Bitxia daear etxera.

 

 Ontzitxo baten, ur otz gozotan,

 Lorea gorde nai luke;

 Baiņa bertotik, mingain motelaz,

 Lora gaizoa, zotin artean,

 Onela dantzut mintzatzen:

 

 -Gizon maltzurra, biur dongea

 Benetan zure oroitza,

 Zelaian pozik bizi nintzala,

 Beatz gaiztoaz, gogo zitalaz

 Puzka zenidan biotza.

 

 Ontzitxo ziztrin auskor onetan

 Nere gorputza sartuaz,

 Atsegiņ - pozez or bizi zara:

 Egun osoan barre algara

 Eiteko gertu zakusdaz.

 

 Zure begiok edertasunez

 Gozatu naiez zabiltza;

 Eroa zera, zentzun bakoa,

 Gizajo utsa, buru beroa.

 Zertako nere bizitza

 

 Ausi zenuen era orretan?

 Ez zeunkan beti lorea

 Eder ta txukun zelai erdian,

 Goiz ta arratsalde, egun guztian,

 Atsegin biziz betea?

 

 Orain, zer bada? Ez duk ikusten

 Nere aurpegi zimela?

 Begientzako gorrotogarri,

 Usaia guziz gal nuen barriz,

 O, gizon zoro - tentela!

 

 Poz - atsegiņok eskuratzeko

 Ekar ninduzun zelaitik;

 Poz - atsegiņok amaitu yatzuz,

 Eder jantziok, ausi ta urratuz,

 Zelaian bartan utzirik.

 

 Ondorena

 

 Gizona beti gizon izango,

 Gogo- poztasun egarri;

 Men guziekin atsegin gura,

 Ta, eroturik, beko zoruna

 Arrapatzeko urduri.

 

 Baiņa atsegiņak igeskor izan,

 Munduko gauzak ilkorrak;

 Esku - eskuan ditugula ta,

 Poz andienaz ibilten gara,

 Ta poztasunak an doaz.

 


inprimatu