inprimatu
Anderia, gorarik
Izenburua:
Anderia, gorarik
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
441.zk.
Orrialdea:
4

Anderia, gorarik

 

 1

 

 - Anderia, gorarik zaude leihoan;

 Zure jauna behera dago Frantzian:

 Hura handik ethor daiteken artean,

 Eskutari ni har nezazu etchean!

 

 2

 

 - Ene jauna, behera dela Frantzian?

 Hauzoak hurbil utzi zauzkitan joaitean

 Hura handik ethor daiteken artean,

 Eskutari nihaur aski naiz etchean.

 

 3

 

 - Ibili naiz Espaņan eta Frantzian,

 Bai eta ere, Englater hortan guzian:

 Andre ederrik ikusi baitut orotan

 Zure parerik ez da kaustu ene bichtan.

 

 4

 

 -Muthil gaztea, ederki zira mintzatu;

 Zuretako baduzu hemen ostatu;

 OhS churi ganbarrak garbi diaudetzu

 Ni aldean hurbilik izanen nauzu.

 

 5

 

 - Zure jauna, ni baino gizon hobea:

 Zazpi urthez harek eman daut ogia;

 Igorri nau, erakutsirik bidea;

 Huna hemen haren azpiko zaldia!

 

 6

 

 - Uri-haizeak derauntsanean uherlo,

 Emazteki hauk girare oro parlero;

 Aichtiko hitza joan zeraitazu lachero:

 Ene senharra zutan nik truka ez niro!

 

 7

 

 - Anderia, iraun zeraitzu denbora:

 Eskaini tutzu ohea eta ganbara;

 Heiekilan zure presuna propia:

 Uri-haizeak ez du histuko egia...

 

 8

 

 - Eskutari bilo urdin gezurtia;

 Ehiza, hi, ene zaharren semea?

 Altcha-zadak ezker-aldeko begia,

 Ene semeak han baitu sor-seinalea.

 

 9

 

 - Elhorri beltza esteltzen denean arrosez,

 Sagar-ondoa bethetzen denean zitroinez,

 Zezen churia erditzen denean chahalez.

 Jakinen duzu zurea naizen bai al'ez.

 

 10

 

 - Eginen diat uraren gainean zubia,

 Handik ereinen urean ogi-hazia;

 Han jin artean, han, ogi-ophil churia,

 Ez duk izanen amaren barkamendua.


inprimatu