inprimatu
Andere-gai gaztea
Izenburua:
Andere-gai gaztea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
579.zk.
Orrialdea:
2

Andere-gai gaztea

 

 1

 

 Andere-gai gaztea, othoi, zuk barkatu:

 Enetzat nola othe zira mintzatu?

 Egundaino uruski ez zaitut bilhatu;

 Zeren gainean zira hola deklaratu?

 Nehork urhe batzu

 Beharrak baditu,

 Zu ez nahi hartu!

 Zu ez bezalako bat nahi dut enetu!

 

 2

 

 Abertitua zira, andere gaztea,

 Izariz har dezazun banitatea.

 Fortunaz izan banu nik borondatea;

 Ez omen zinitazke nitaz hautatuia!

 Aise da emaitea

 Trankilitatea,

 Urguluz bethea!

 Orai zertako da nik gogoan hartzea?

 

 3

 

 Ororen burukoa, alegera zaite!

 Zu afruntatu gabe ni bizi naite...

 Hola mintzo zirela aditzen badute,

 Zure mina dudala pentsa dezakete.

 Erreklama zaite

 Ahal bezain fite!

 Nork nahi zaituzte?

 Anderegai filusak nik ez ditut maite.

 

 4

 

 Zu maite zaituena ez da ene baithan:

 Ez zaitela sar, othoi, atsegabetan!

 Iduritu zerauzkit sobr'amodiotan!

 Uste baduzu ere ez zira peiletan:

 Izan naiz miletan

 Bertze zonbaitetan,

 Nahiz alferretan!

 Bainan ez behin ere zure desiretan!

 

 5

 

 Desiretan izan naiz errekontratzeko,

 Zuri bi arrazoinen esplikatzeko!

 Zer zinuen suieta ene aipatzeko?

 Ala zira mutzurdin askoren pareko,

 Sekulan saltzeko

 Beldur baratzeko?

 Ez da fidatzeko:

 Paregabea zira murmuratzeko!

 

 6

 

 Murmuratzen ditutzu iduri zaitzunak.

 Horiek dira zure jendetasunak!

 Bazabiltza agertuz zure ontasunak,

 Ustez adoratzerat jinen zaitzun denak!

 Jende modestenak

 Dira hoberenak

 Emanik fortunak,

 Odol onik ein liro zurekin gizonak!


inprimatu