inprimatu
Amoros tonto horier oro erran behar!
Izenburua:
Amoros tonto horier oro erran behar!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1299.zk.
Orrialdea:
5

Amoros tonto horier oro erran behar!

 

 1

 

 Barttolo jarria da Graxiren ondoan;

 Ixil-ixila dago herabe gorrian,

 Bon, bon, bon,

 herabe gorrian.

 

 2

 

 Azkenean neskatxa hortxe hasten zako

 Ele-mele erasten, irri egiteko,

 Bon, bon, bon,

 irri egiteko.

 

 3

 

 Gure aita joana da zaldiz merkatura

 Bildu berri ditugun pataten saltzera

 Bon, bon, bon,

 patatzen saltzera.

 

 4

 

 Gure ama debota joan da elizara,

 Serorekin batean otoitz egitera,

 Bon, bon, bon,

 otoitz egitera.

 

 5

 

 Ene anaia ere urrun dugu berdin,

 Lagun batzuekin basahuntz-ihizin,

 Bon, bon, bon,

 basahuntz-ihizin.

 

 6

 

 Mutikoa nigarrez hasten da bet-betan,

 Neskatxak duelarik irria hortzetan.

 Bon, bon, bon!

 nigarra ortzetan.

 

 7

 

 - Barttolo, zer min duzu, nigar-egiteko?

 Tisanarik badea zure sendatzeko?

 Bon, bon, bon!

 zure sendatzeko...

 

 8

 

 Graxi, nahi zintuzket behin besarkatu,

 Horren galdegitera ez naiz ausartatu...

 Bon, bon, bon!

 ez naiz ausartatu.

 

 9

 

 Alo ez egin nigar, musu bat har-azu

 Bainan ez gal astirik, denbora Joan zaiku.

 Bon, bon, bon!

 denbora joan zaiku.

 

 10

 

 Adarra entzuten dut airosten menditik:

 Basahuntza hatxeman dukete engoitik.

 Bon, bon, bon,

 atxeman engoitik!

 

 11

 

 Ezkila entzuten dut elizatik jotzen,

 Hango zeremonia delarik finitzen

 Bon, bon, bon!

 delarik finitzen.

 

 12

 

 Entzuten dut bidean zaldia trostatzen

 Aita zait merkatutik oraintxet etortzen

 Bon, bon, bon!

 oraintxet etortzen!

 

 13

 

 Neskatxa gaixoak, gu, nahiz izan izar,

 Amoros tontoeri oro erran behar,

 Bon, bon bon!

 oro erran behar!


inprimatu