inprimatu
Erratzuarren besta: Kalifornia USA
Izenburua:
Erratzuarren besta: Kalifornia USA
Sinadura:
Arriada, Jesus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriada, Jesus

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2066.zk.
Orrialdea:
8

Erratzuarren besta: Kalifornia USA

 

Arriada, Jesus

 

 1

 

 Besta eder bat erratzuarrak

 Hemen egitera goatzi

 Ameriketan anitz baigara

 elkarri hain urrun bizi.

 Elkarretara urbiltzeko gaur

 egun hau dugu berexi.

 Kantu batzuek kantatutzea

 ez ote du ba merexi.

 

 (Errepika)

 Nor gera gu zer gera gu

 erratzuarrak gera gu... (bis)

 

 2

 

 Baztango txoko batian zaude

 Erratzu herri onesta.

 Hartako zure izenean gaur

 Eiten dugu hemen besta.

 Etzera herri haundia bainan

 denetarako hein presta.

 Hartaz zu baino haundiagorik

 gure bihotzetan ezta.

 (Errepika)

 

 3

 

 Erratzu herri maitia zutaz

 beti hauxe dugu entzun.

 Gure herritik ateraz gero

 anitz kustekoak elkar.

 (Errepika)

 

 4

 Oroigarriak izaten dira

 beti holako egunak.

 Zer besarkada goxoak hemen

 elkarri eman tugunak.

 Bai eta ere hemen ditugu

 erratzuar egin tugunak.

 Amodioak hautaturikan

 dauzkagun espos lagunak.

 (Errepika)

 

 5

 

 Herritik kanpo atera ginan

 guziok gazte ta azkar.

 Herri maitea zutaz oroituz

 egin ere zenbait nigar.

 Elkarretara urbiltzeko gaur

 eginik hainbertze indar.

 

 6

 

 Geientsuak gu bizi baikera

 Kaliforniako partian.

 Hainbeste zelai ta aberastasun

 daukan Estatu batian.

 Egun goxo bat pasatzen ari

 hemen elkarren artian.

 Los Baņos bere izena daukan

 herri umilņo ttipian.

 

 (Errepika)

 

 7

 

 Lendabizikoz hemen baitugu

 besta eder hau muntatu.

 Zenbat herritar giraden hemen

 gaur ezin gira kontatu,

 Ideia ona izan dugula

 nik uste dener gustatu.

 Erratzuarrak berriz agian

 eginen gira juntatu.

 

 (Errepika)

 

 8

 

 Holako egun goxoak beti

 nork ez lituzke ba maite.

 Anaitasun hau atxikitzea

 hain gauze ederra baite.

 Hortaz eztugu adiosik ere

 elkarri erranen bate.

 Baker bakarra bihotzetikan

 berriz hola ikusi arte.

 

 (Errepika)

 

 9

 

 Erratzuarrak nunai izanik

 badugula anaitasun.

 Balinbazira Erratzun.

 Badakit zonbat oroitzapena

 goxo bihotzan dauzkazun.

 

 (Errepika)


inprimatu