inprimatu
Amodiaren pena
Izenburua:
Amodiaren pena
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
653.zk.
Orrialdea:
4

Amodioaren pena

 

 1

 

 Amodioaren pena, oi pena handia!

 Orai ezagutzen dut zer den haren pena:

 Amodiua ez baliz den bezain krudela,

 Enezakegu erran maite zaitudala.

 

 2

 

 Munduan zenbat urhats ez ditut egiten?

 Ez ahal dira oro alferrak izanen?

 Jendek errana gatik guretako elhe,

 Maitia, trufa nindaite, zu bazintut ene.

 

 3

 

 Zeruan zenbat izar, maitea, ahal da!

 Zure parerik ene begietan ez da...

 Neke da partitzea, maitea, enetzat:

 Adios erranen dautzut denbora batentzat!

 

 4

 

 Nik errana gatikan, maitea, adio,

 Enezazula othoi zuk izan hastio!

 Bainan bai bihotzetik atchik amodio;

 Etzaitut ahantziren thunban sar artio.

 

 5

 

 Nik badut maiteņo bat, oi hura nolako!

 Ez da ttiki ez handi, bai bierarteko:

 Begia du ņabarra, oro amodio:

 Bihotzian sartu zait ez baitzait jalgiko.

 

 6

 

 Ni balinbanintz premu zenbait etchetako,

 Edo etcheko seme mila lusetako!

 Zure aitak baluke ontasuna franko,

 Ene maite pollita zu ta enetako!

 

 7

 

 Lantchurda churi duzu arbola gainean.

 Ene maite pollita bakarrik ohean:

 Desiretan nagozu izaitia aldean;

 Oi hura balinbanu besoen artean!

 

 8

 

 Primaderan dirade arbolak loratzen,

 Eta bazter guziak belharrez freskatzen:

 Ene bihotza dago ardura nigarrez:

 Zu bil ez bazitzazket hilen naiz changrinez.


inprimatu