inprimatu
Amen besta-kari
Izenburua:
Amen besta-kari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
368.zk.
Orrialdea:
2

Amen besta-kari

 

 1

 

 Amatto, zure haurrak, lore hauk eskuan,

 Zutaz orhoitzen dira, eskerrak gogoan.

 Huna ttipi-handiak zure inguruan,

 Pott bana zuretako ptest ezpain chokoan.

 

 2

 

 Zuk moldatu bihotza nola daike hotza?

 Nola ez zaio jinen zuretzat othoitza?

 Egun zeru gainetik Jaunaren laguntza

 Jauts bedi loriatuz aitamen bihotza.

 

 3

 

 Oi ama, dena dohain, dena barkamendu,

 Zer laike zure haurra, zu hor ez bazindu?

 Zaude gure atherbe eta salbamendu:

 Amak eman argiak zer indarra ez du?

 

 4

 

 Berriz ere, batzutan, ontsa ez bagira,

 Ihes eginen dugu zure besotara:

 Egun, bozkariotan jauzinez lepora

 Urbilduko gitzaitzu musu emaitera.


inprimatu