inprimatu
Amari
Izenburua:
Amari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1293.zk.
Orrialdea:
5

Amari

 

 1

 

 Jaunak egin egun oroz

 Lore bat derautzut biltzen;

 Jaunak egin egun oroz

 Ene bihotza eskaintzen.

 Mundurat eman bainauzu,

 Zure irri goxoari,

 Zure begi eztieri

 Behar deiet ihardetsi!

 

 2

 

 Jaunak egin egun oroz

 Lore bat derautzut biltzen;

 Jaunak egin egun oroz

 Ene bihotza eskaintzen.

 Zu, ene izar bakarra,

 Baketzen nauen begia,

 Esku kontsolagarria.

 Nigarren xukatzailea!

 

 3

 

 Jaunak egin egun oroz

 Har-azu ene arrosa;

 Jaunak egin egun oroz

 Bizian badut nun pausa:

 Zu ene argi bakarra,

 Onerat bidatzailea,

 Gaizkitik begiralea,

 Bozkario ekarlea!

 

 4

 

 Jaunak egin egun oroz

 Ama, zuri esker mila;

 Jaunak egin egun oroz.

 Zutaz orroit nadiela!

 Zure ongi baliosak

 Nola denak atxik gogoz?

 Berritzen derauzkidatzu

 Jaunak egin egun oroz!


inprimatu