inprimatu
Soldadu bat
Izenburua:
Soldadu bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
393

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soldadu bat

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Bizitza onetako lenengo kontentua

 Gozetan asi nintzan pozez zoraturik;

 Bere ondran asmetan abiaurik kantua,

 Amaitzera orduko nengoan tristerik,

 Maite neban maitea ikustean illik.

 

 Gois baten eregi zan barren egun sentia,

 Ari bere nik bota neutsan itz neurtua;

 Baña arratsaldera asitean bidia,

 Lireak gura eustan jo negar soñua,

 Illtera joialako egun aiñ dontsua.

 

 Baita gazte denporan larrosak batuta nik,

 Neure buru zoroa nai neban edertu;

 Baña topau ezinda luzaroko lorarik,

 Malko giñan begiok jatazan agortu,

 Zergaitik lorak illik oi ziran igartu.

 

 Mundua, nik zer neukan itanduten asi zan,

 Ikusirik naibagez aurkitzen nintzala;

 Baña eranzuera bertatik eban izan,

 Egi andi au neutsan esan bereala;

 Jayoa nazalako illtera noiala.

 

 ¡Ai! ezagutu baneu bear legez mundua,

 Zerren on betiko bat zenbilchakon eske,

 Baña ¿nun dau pozgei bat ez amaitutekua?

 ¿Zegaz nire biotza atsegindu leike,

 Eriotzak billosik ichi albanaike?

 

 Au dogu soldadu bat, narra baña zolia,

 Beti garaipenagaz deuskuna urteten,

 Baita urtengo dana, zerren bere bizia,

 Ill eziña dalako bagara jayoten,

 Jayoak diran arte, iraungo dan illten.

 


inprimatu