inprimatu
Seme ondatzalliaren bertsuak
Izenburua:
Seme ondatzalliaren bertsuak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
215-217

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Seme ondatzalliaren bertsuak

 

Arrese, Felipe

 

 ¡Ai zein errukarria

 Ni naizan gelditu!

 Neukan dote guztia

 Oso det ondatu;

 Damu au biotzetik

 Orain ezin kendu

 Ain asko dedalako

 Aita ofenditu.

 

 ¿Zein zan ni bezein maite

 Aitaren semerik?

 Aren amorioak

 Etzeukan neurririk,

 Nik esker gaiztokoa

 Guztia azturik

 Iguesi egin nion

 Dotea kendurik.

 

 Zaldi ezi bagea

 Beti naiz izandu

 Echetik nintzanetik

 Kanpora aldendu,

 Ondamendi askotan

 Sarri naiz amildu,

 Ur zikin ta lasetan

 Egarria kendu.

 

 Sabel ta aragiari

 Naierak ematen

 Gau ta egunak nituan

 Asko iragoten,

 Arimeaz aztuta

 Gorputza oso galtzen,

 ¡Gaso au ez nintzala

 Kontuan erortzen!

 

 Diru ta ezer bage

 Laster nintzan jarri,

 Ondatuta echean

 Kendua aitari,

 Lagunak ere ozta

 Ziraten igarri,

 Danak abia ziran

 Alde egiten niri.

 

 Farra ta burla asko

 Ta lotsariakin

 Bakar bakarrlk nintzan

 Gelditu oyekin;

 Ala amorratuta

 Nere buruakin

 Basamortu batera

 Iges nion ekin.

 

 An ikusi nuen ¡ai!

 Berriro eguna

 Uste nuen nintzala

 Cherrien laguna,

 Oyen zai jarri bear

 Nilako zalduna

 Batera lo egin da

 Jan bear ezkurra.

 

 Berez lotsatu eta

 Nuen nik esaten

 ¡Ai! zein errukarria

 Jarri zeran emen,

 Lengo egun gozoak

 ¿Nun dira arkitzen?

 ¡Poz ta atsegin zoroak

 Ai nora datozen!

 

 ¿Zertan ote nuen nik

 Ayekin erratu

 Bakarrik egiteko

 Ni emen lagatu?

 Estutasun andiz?

 Bertan desmayatu

 Ta ez dakit nola nintzan

 Bizirik geratu.

 

 Puzkabatlasatuta

 Nuen nik Zerura

 Biotzetikan jaso

 Zizpuru samurra,

 Andik etorri zedin.

 Poz apurbat gura

 Pensamentu bat laster

 Eldu zan burura.

 

 Ara zer pensamentuk

 Ninduan ni jotzen

 Aita ikusi naia

 Asi zan tentatzen,

 Ni baño obea zala

 Nintzan gogoratzen

 Onek ziran atsegin

 Zerchobait ematen.

 

 Zeinbat geiago nuen

 Berakin pensatzen

 Beste ainbeste nindun

 Ni orrek poztutzen,

 Etzinda nengoana

 Asi naiz zutitzen

 Gero eche aldera

 Baita abiatzen.

 

 Zer ibilte astiroa

 Ze oinkada tristea,

 ¡Estutasun au neukan

 Ondo irabazia!

 Aitari niolako

 Eman naibagea,

 Saritzen izan zatan

 Ondocho kostea.

 

 Negar ta sentimentuz

 Nijoian bidean

 Eskean mantenitzen

 Lotsa gogorrean,

 Onelako frutuak

 Bildu bearrean,

 Zaldun au jarri nintzan

 Taju ederrean.

 

 Noiz bait nekez elduta

 Nere eche ondora

 Aitak ikusi eta

 Irten dit bidera;

 Auspez etzin nintzaion

 Barka eskatzera

 Negar eta dedarrez

 Gero esatera.

 

 "Aita nik zure kontra

 Egin det bekatu

 Eta Zeruen kontra

 Baña naiz damutu;

 Il da bezela nintzan

 Itz bage gelditu,

 Berak laztanka elduta

 Laster nindun piztu.

 

 Beraren bi begiak

 Zizkidan ain josi

 Uste nuen zirala

 Iturri bizi bi;

 Nere orbanetatik

 Utzi ninduu garbi

 Echean sartutzeko

 Ateak idiki.

 

 Zer zoriontasuna

 Nuela nigandu

 Aitak ninduelako

 Amorioz artu,

 Irten baño obeto

 Nintzan echeratu,

 Sekulan geiago nik

 Ezdet nai aldendu.

 

 Orra nola ziraten

 Neronen bideak,

 Zentzuk lenengo ziran

 Danak galgarriak,

 Nor baitek nai baditu

 Ibilli obeak

 Nizaz zuzendu arren

 Seme biurriak.

 


inprimatu