Neguko gois zoragarri bat!
Arrese eta Beitia, F.
Gaba joan orduko eguna eldurik
Mendi gaņean nintzan ni bere igorik
Alde guztietat begira jarririk
Erri on bat nekusan, jantzita bakarrik
Eta beste guztiak billos mutildurik.
Negua izan arren zerua garbia,
Udan legeche au zan gois bat aņ argia
Mendiak bardin achak Ąo ze miraria!,
Eguzkiak ezarri orduko begia
Guztiai azten jaken barrez arpegia.
Zer egin neikean nik ezpada samurtu,
Belauniko jarrita Jainkoa agurtu,
Biotz ogen barrutik eakerrak agertu,
Neure Erriarentzat gloriak eskatu,
Damu ta poz artean kantan abiatu.
O Erri jaungoikozko ta achurlaria
Achal burruka kentzen deutsazu ogia
Botiaz bekokiko zeure izerdia
Samurtzen dituzula lur zall zeņ arria
Emoten bearturik lan orren saria.
Lau mill urte onetan Euskaldun garbia
Jaunari izateko zara eskinia
Mendi achen artean gorderik bizia.
Orbandu baga inoz zeure jatorria
Oituren izan zedin irakaslaria.
Alan iraun zeuduan gizaldi askotan
Iņoren bear baga ziņan gobernetan
Baņa aurkitzen zara egun batzuetan
Biziera barri ta neketsu latzetan
Zure gachaz pozturik charrak auzoetan.
Arek zuri ikasi egin bearrean
Ipini zinduezan euren bardiņean
Sortu arren plan asko gaurko egunean
Zu baņa nausi zara mundu zabalean
Lege onak asmetan errien artean.
A Ebroz onuntzako Israel barria
Mundu osoak atzo eutsun inbidia;
ŋZelan baņa zakust gaur katigu jarria?
ŋNundik etorri jatzu orren gach aundia
Erdeldunak lotzeko euren buztarria?
Erechi desbardiņak gauza batzuetan
Ipiņi ziuduezan emen burruketan,
Oker asko zenduzan egin bitzuetan
Kastigu oraņ Jaunak zaitu garbietan
Zeure gaizki egiņen negar malkoetan.
Fedez oraiņdik baņa zu zara nausia,
Esperantzati daukazu iraupen aundia,
Karidadez aņ bero sutsu ta goria
Jaungoikoa dalako beti zara naia,
Agaitik entzungo dau gaurko eskaria.
Amar justo badira Jauna zure Errian
ŋNoz arte bear dogu egon lotsarian
Franziako anayak lengo gizaldian
Gero Naparroan ta gaur nire aldian
Oso menderatuta iņoren azpian?
Librau egizu Jauna librau zur Erria
Zuregana dalako zuzendu guztia,
Urrin baņa urrindu beraren etsaia
Artu dau Israelek betiko garbaia
Euskeldun izateko gaur erabagia.
Goratu daian zara izen aņ santua
Amaren titiagaz iruntsitakua,
Gure lenengo Aitak beti ondratua
Eta bere semeak zintzo ezautua,
Euskaraz adoretan dogun Jaungoikua.
Joko dituguz gero gure zortzikuak,
Aterako kantu ta musika gozuak
Garaitzak iragarten danbolin chistuak
Aratuko dituez kale ta auzuak
Urietan piesta inoz ez lakuak.
Neskachen atanporak, mutillen tuntunak,
Alboka chililbitu, gaņera dultzaiņak,
Artzaiņen dantza salto ta uju ujuak,
Alegerauko dabez mendi ta basuak
Ikusirik oitura zarrak biurtuak.
Buruak zutituta icharoten zoli
Mendi achak egongo jakoz egunari
Sortaldera begira ete dan agiri
Agur bat egiteko gois Eguzkiari
Gure Foru ederren maitetzalleari.
Argiz bat dira asko chori kanta otsak,
Beor ardi ta belak orroeka pozak,
Akitian beoka chal eta bildotsak
Bizar eta adarrak armatuta auntzat
Chunchurretan beeka zuri eta baltzak.
Geisoak zelan gura daben osasuna
Atsegiņ billa dabil atsekabeduna
Itsuak argitzean dauka poztasuna
Irate onek bere euskelduntasuna
Kantauko dau elduten danean eguna.
Eleisak aņ jarriko doguz apaņduak
Argi urre damazizoz danak estalduak,
Jaunari eskinteko opari dontsuak
Artzaiņak ekarriko dituez autuak
Bildots zuri otsan ta orban bagakuak.
Eskinteak eginaz abade santuak
Korutik erantzunaz soņuz organuak
Otzeztituko dabez kantiko gozuak
Alabantza gloria ezker onezkuak
Oraņ esango dodan baten erakuak;
Pozetan zoraturik gora daigun Jauna
Erri fededunaren salbatzalle dana
Samur eta errukiz Erri onegana
Begiratuz jaso dau jausi egoana
Oitura zarretara biurturik dana.
Beragan euskalako uste os-osua
Oraņ egiaztu da itz Jaungoikozkua
Tubal gure Aitari eukan agindua
Lur au zala izango aņ berarizkua
Deitu eyoen danak zorionekua.
"Erakutsi dau Jaunak beso indartsua,
Gizon charren asmoa ichi ondatua,
Lurrera zelai bota Erri auditsua,
Goratu ta eregi umill beratua
Gozau dagian bere lege euskerazkua.
"Gloria, bai Aitari, bardin Semeari,
Gloria Espiritu guztiz Santuari,
Baita gloria bere Euskel erriari
Oitura garbientzat ispillu danari.
Mundua dan artean alan izan bedi."