inprimatu
Milla betiko-loraz egiñiko aroa Kalderon izillkorrari
Izenburua:
Milla betiko-loraz egiñiko aroa Kalderon izillkorrari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
59-60

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Milla betiko-loraz egiñiko aroa Kalderon ezillkorrari

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 ¿Nun da niretzat lira gozo bat?

 ¿Nun miñ bat leun ta zolia?

 ¡Ai baletorkit nundibaitetik

 Musaren baten argia!

 Neurez ez daukat idurimenik,

 Laburra dot etorria,

 Goratuteko gizon andi bat,

 ¿Ausaz naz biursaria?

 

 Erdue musak lagundutera,

 ¿Nun zagoze irudiak?

 An ete zaren jasoten dodaz

 Zeruruntz neure begiak:

 Nun ikusirik ainbeste izar

 Ziargiz chito josiak ,

 Errañu batek zabaldu deustaz

 Adimentuko begiak.

 

 Egiaz areek argiak dira

 Zeru zabal urdiñean;

 Jakitun onak iñoz illunak

 Ez dira gure artean

 Noz arteraño iraungo daben

 Izarrak argi gaiñean,

 Ez dakit; baña bai gizon batek

 Zeruan eta lurrean.

 

 Gizaldicho bi uts aiña jakoz

 Sekulakoa danari,

 Beeko bizitz au ames bat baño

 Ez jakon bati irudi

 Orresegaitik, ¡O Kalderon! gaur

 Zachataz alabagarri,

 Zeru goyetan zagozalako,

 Argi egiñaz lur oni.

 

 Izarcho batek ez dau ichiten

 Gaba danean ederra,

 Errañucho bat bialdu baga

 Ezpada bere lurrera:

 Zureak gau ta egun dakustaz

 Zabalik mundu guztira,

 Zeruruntz barriz niro begiek

 Eltzen ez diran tokira.

 

 Urregorrizko luma eder bat

 Eskuan dozu saritzat,

 Bear andiak zenduzalako

 Egiñda ichi guretzat;

 Eskribu orreen artean ondo

 Gogoan sarturik daukat,

 Berba neurtuan, onen antzera

 Jarri zenduan egi bat.

 

 Amesa dala eukia, eta

 Amesa bere ezeukia,

 Amesa astea geituaz eta

 Gurariz nekatutea,

 Amesa iñor iraindutea,

 Amesa mundu guztia,

 Chikia onik audiena ta

 Amesa bizi izatea.

 

 Irakurrita au eziñ ukatu

 Neizun daukadan aroa

 Milla betiko lora ederrez

 Zuretzako atondua:

 Jantziko deutsut beronegaz gaur,

 Orren duiñ dozun burua,

 Zuri begira, arritu dedin

 Mundu bat oso osoa.

 

 ¿Noz gertatu da beste ainbeste

 Gaztelar biursaria

 Mundu guztian agertutea

 Euskaldun loraz jantzia?

 Ez dakit, au dan gizonen lana,

 Ez dakit, dan miraria,

 Ez dakit ezer; baña badakit

 Kalderon dala andia.

 

 ¡O españatar, biursarien

 Artean gorenengoa!

 Zu alabetan gaur euskaldun bat

 Oso dago zoratua;

 Gizon illkor bat nazan legeche,

 ¡Ai banintza aingerua!

 Kantau daizudan omen eder au,

 Zurturik lurraz zerua.

 

 Gloria bada zuri bietan

 ¡Eskribitzalla argia!

 Gloria goyan, gloria beean,

 Kalderon miragarria:

 Gizaldi bitan izan bazara

 Zeru lurretan andia,

 Eunki danetan izango zara

 Gure gomutagarria.

 


inprimatu