inprimatu
Mayatzeko illean mayatzik ederrenari
Izenburua:
Mayatzeko illean mayatzik ederrenari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
464

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mayatzeko illean mayatzik ederrenari

 

Arrese, Felipe

 

 Ill onetan dakust lora gurichua,

 Ill onetan pozez jayo barria,

 Ill onetan bere sabel eztitsua

 Ill au gozotzeko dau idigia,

 Ill ause eurakaz aņ da edertua,

 Ill ause dalako eder zalia,

 Ill eder zale au alan apaindua

 Dontzella, eder baten da kerizia;

 Dontzella, danaren chit birtutetsua,

 Dontzella, danaren dana grazia,

 Dontzella, danaren beti ill loratsua,

 Dontzella, dontzellen miragarria.

 Dontzella, dontzellen goy ta gaņekua,

 Dontzella, dontzellen jarraigarria,

 Dontzella ta Ama batera aurkitua,

 Dontzella Esposa bat eta bia;

 Dontzella au zalako artzeko Berbuak,

 Dontzella jareiņik gure aragia,

 Dontzellatasuna iņoz galdu baga

 Mayatzik ederren zara Maria.

 


inprimatu