inprimatu
Mariari garbitzeko egunean
Izenburua:
Mariari garbitzeko egunean
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
87-88

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mariari garbitzeko egunean

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Arpegia badakar

 Barrez egun sentiak,

 Kanpoak Eguzkiak

 Urrez badauz jauzten,

 Andrea da zeurorri

 Agur bat emon nairik,

 Diralako goisetik

 Guztiak jagiten.

 

 Gaur emoten deutsue

 Alboradea danak,

 Choricho kantatzallak

 Errama gañetan,

 Euren chorrochioak

 Esan gura dabela,

 Zareala ederra

 ¡O Ama sorrerant

 

 Errekacho garbian

 Kardinchai ezkoturik 

 Lumachoak kozkorrik

 Bajakez jarriten,

 Maria zareala

 Guztizko egokia,

 Galant miragarria

 Dabe erakusten.

 

 Larroseak dotore,

 Lirioak arrorik,

 Lurrunak isuririk

 Dabe erakusten,

 Sorreratik Maria

 Aren usain gozoa,

 Baño gozoagoa

 Dozula botaten.

 

 Bere zuritasuna

 Belchargak dau estaltzen,

 Ichasoak gelditzen

 Ondak bereala,

 Zakusenean zelan

 Zu zarean ederren,

 Dontzellea dontzellen

 Eta amen Ama.

 

 Erregiña zara

 Edertasun danena,

 Udarik galantena

 Zugaz oi da zurtu,

 Neguak iges egin

 Infernuak gerria,

 Eta bero anzia

 Lotsarian galdu.

 

 Baita uso politak

 Zidarrezko errekan,

 Deutsu zuri kantetan

 Dabillala pozez,

 Bakochak bere chandan

 Euren doe andiak,

 Urteko lau aldiak

 Eskinten deutsuez,

 

 Zure oñatsai laztan

 Deutse egiten astruak,

 Dauka zuro buruak

 Izarrez arua,

 Zeure oñen aulkitzat

 Daukazu illargia,

 Ta barriz Eguzkia

 Da zure mantua.

 

 Nai zaitue agurtu

 Aingeruak Zeruan,

 Kriaturak soruan

 Gure alkarren leyan,

 Zeurorren sorreria

 Loirik baga garbia,

 Eta miragarria

 Chit zalako izan.

 

 Jaunak zinduzalako

 Egiñ orren dontsua,

 Orren bedeinkatua

 Ta Beretzat Ama,

 Agur, agur, milla agur,

 Guraso orren diña,

 Izateko egiña

 Jayo ziñeana.

 .............

 .............

 Izanik zu ¡o Andrea!

 Zorionez aiñ betea,

 Norutza Emakumea

 ¿Zoaz gaur gois jagirik?

 Goisaro orren charrean

 Otzak kikillik bidean,

 Edur leituen gañean

 Zeure Jesus arturik?

 

 Zek zaroaz Salenera

 Loirik ez da garbitzera,

 Garbitasuna berbera

 Baldin beti bazara?

 Egun sentia goisetan

 Jakunean agerketan

 Ibar,lau, ta tontorretan

 Ezpada aiñ ederra?

 

 -¿Zek zaroaz ¡o-Maria!

 Mota bagarik zuria

 Uso edurrez jantzia

 Tenplura garbi joaten?

 ¿Ez padot nik erreketan,

 Eta euren korrontetan

 Urik iñor begiztetan

 Zu duiñ leyar joaten?

 

 Zu izanik ederrago

 Illargia bera baño,

 Izar bat chit argiago

 Gaur ¿nai dozu garbitu?

 ¿Nun daukazu baltzunarik?

 ¿Nun oreiñ ta non orbanik?

 ¿Nun loirik ta ¿nun, motarik?

 ¿Nun dozu zek eraindu?

 

 Zu zara bai, zu Andrea,

 Gaurko legetik librea,

 Ta zure onoidadea,.

 Ezkutau gura dozu,

 Beste andrakunien gisan,

 Loitu bagarik seingintzan,

 ¿Zertan nai dozu Elisan

 Andra garbia sartu?

 

 ¡O Jaunaren Esposea!

 ¡Bere Ama ta Alabea!

 Zeruko Erregiñea!

 Arriturik naukazu!

 Ikusirik zareala,

 Legera loien erara

 Erru bagea izanda

 Borondatez umilldu.

 

 Ez dakit agaitik bada,

 Zeñ dan zurgarrien Ama,

 Umilltasun ori ala,

 Dozun garbitasuna,

 Biok nabe lotsaketan,

 Biok nabe kondenetan,

 Nazalako arroketan,

 Izanik loitasuna.

 

 Umillen Irakaslea

 Egin naizu umilldea,

 Loirik bagako Andrea,

 Egin naizu garbia,

 Egin naizu loi au zuri,

 Umill eta garbiz zeuri,

 Nik dagizudan iduri,

 Andra utsik zuria.

 


inprimatu