Maiatzeko illean maiatzik ederrenari
Arrese ta Beitia, Felipe
Il onetan dakust lora guritsua,
Il onetan pozez jaio barrio,
Il onetan bere sabel eztitsua
Il au goratzeko dau idigia;
Il auxe eurakaz ain da edertua,
Il auxe daloko eder zalea,
Il eder zaleau alan apaindua
Dontzeilla eder baten da kerizea;
Dontzeilla danaren txit birtutetsua,
Dontzeilla danaren dana grazia,
Dontzeilla danaren beti il loratsua,
Dontzeilla dontzeillen miragarria,
Dontzeilla dontzeillen goi eta gaņekua,
Dontzeilla dontzeillen jarraigarria,
Dontzeilla ta Ama batera aurkitua,
Dontzeilla, Esposa, bat eta bia,
Dontzeillau zalako artzeko Berboak,
Dontzeilla itxirik gure aragia,
Dontzeillatasuna iņoz galdu baga,
Maiatzik ederrena zara Mario.