inprimatu
14-eko gerlaren ondotik, Jatsun eman kantuak
Izenburua:
14-eko gerlaren ondotik, Jatsun eman kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1181.zk.
Orrialdea:
5

14-eko gerlaren ondotik, Jatsun eman kantuak

 

 1

 

 Lanik ez duenari emozue lana

 Lanik ez izanez dut buruan emana

 Behar dudala dener (bis) eman bertsu bana

 Otoiztuz ez dezaten nehork har hoi pena.

 

 2

 

 Jatsuko herri trangil, omen onekua

 Arno edale onez beti famatua

 Horren gatik jendia (bis) hor arras prestua

 Bere aferer beti ongi segitua.

 

 3

 

 Gazteria ederra bagira herrian

 Egunaz gure plaza zabal ederrian

 Ilunduz geroztikan (bis) gero Airenian

 Libertitzen girade bake ederrian.

 

 4

 

 Ostatu laketgarri airos ta garbia

 Horko jaun anderien entrada eztia

 Hor dugun zerbitzari (bis) goxo propia

 Kasik erran nezake parerik gabia.

 

 5

 

 Ixtant bat behar dugu sujeta sanjatu

 Zakur errabiatu baitzauku pasatu

 Jatsuko jendia da (bis) harmetan altxatu

 Guhauren gatu bat ere baitauku kutsatu.

 

 6

 

 Beldurrarekin nehor ez nahiz partitu

 Ihiztari abil bat dutenean hautatu

 Elgarren artean cute (bis) azkarki sustatu

 Azkenean nola du hak deliberatu.

 

 7

 

 Ihiztari abaila lotzen da bideari

 Hatzak ziren orotan ederki ageri

 Xemartin Joan izan da (bis) segituz heieri

 Kasu einez arbola ondo guzieri.

 

 8

 

 Latseko errekara hor da arribatzen

 Bet-betan harriturik hortxe da baratzen

 Gatu tzarra du hantxe (bis) parrez par ikusten

 Haitz bati ari dela adarraren mozten.

 

 9

 

 Haztaparrak zurean sobera sarturik

 Hek ezin ateratuz debruek harturik

 Gatua kexu bainan (bis) ezin ein bertzerik

 Utzi du Xemartinek murlaza emanik.

 

 10

 

 Jean-en arno onetik denek edan-eta

 Kantu berri hauk orok ditzagun guk kanta

 Berriz ere edanik (bis) gaiten oro josta

 Gatuak nahi badu einen du marraka.


inprimatu