inprimatu
Ama-alabak
Izenburua:
Ama-alabak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
480.zk.
Orrialdea:
3

Ama-alabak

 

 1

 

 Ama denean haurrekin

 Zaindu behar tu berekin.

 Baño baizik ez izan eta hara mutiko gaztekin,

 Eta erranen dut norekin:

 Aitoren-seme batekin.

 

 2

 

 Amak dio alabari:

 «Ale, kanalle tcharra, hi!

 Hik behar duna ibili aitoren-semen ondotik?

 Ibilzekotz ibil hadi

 Heure gisako batekin!»

 

 3

 

 - «Ama, zaude ichilik

 Ez egin erreportchurik;

 Gaztetasuna iñorant dela ez dakizula engoitik?

 Zure denboraz orhoitu-eta,

 Egon behar zintaizke ichilik!»

 

 4

 

 - «Ehut, ez, erreportchatzen,

 Baizik nola den erraiten!

 Gaztetasuna pasatu dinat arabez hik baino lehen!

 Ez dun zeren has hadien

 Disimula egiten!»

 

 5

 

 - «Aita, ichil zaude, zu!

 Zuk ere zerbait errazu!

 Ama hunek nahi gaitu, arabez desohoratu?

 Aita, zurea naizen bezala,

 Zuri gomendatzen nauzu!


inprimatu