inprimatu
Gure errian ditugu
Izenburua:
Gure errian ditugu
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
49

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure errian ditugu

 

Arrese, Felipe

 

 Gure errian ditugu

 Ugari ach ta mendiak

 Baña azkozaz geiago,

 Daukaguz gizon andiak,

 Alanche apainduteko

 Euskelduri istoriak.

 Zerua deuzkuen legez

 Izar bizi ta argiak.

 Orregaitik Erri oni

 Danak deutse inbidia,

 Guztiz andia dalako

 Gozeran daben gloria.

 Zenbat bertsolari eder

 Erzilla legez badauka,

 Gerrari adoretsuak

 Euretatik bai Churruka.

 Jakitun andia barriz

 Badogu emen naikoa,

 Danetan eregiena

 Paulo Pedro Astarloa.

 Ause dogulako emen

 Duda bagarik nausia,

 Otallu on bat eginik

 Emon daiogun gloria.

 ¡Gloria bada gaur zuri

 Euskera amaren semia!

 ¡Zu zara gurre Erriko

 Izar guztizko argia!

 Zendualako Euskera

 Iñok ez legez goratu

 Zu bere iñor ez legez

 Nai zaitugu alabatu.

 


inprimatu