inprimatu
Erbiak eta ugarasoak
Izenburua:
Erbiak eta ugarasoak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
128

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erbiak eta ugarasoak

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 Tiro ots utsaz ziran bildurraz menditi

 Bilinbolan beeraño milla erbi jatsi;

 Arri arteetan asko zauriz oso josi,

 Ta puska bategaitik beeko errekan jausi,

 An bazan garrasi, negarrez, ez gichi,

 Charrak biraoz asi,

 Zituenean gaizki buruak ikusi.

 Baña on batek diño-"ez gara añ gaisuak,

 "¿Zer gaitik alan bota birao añ gaiztoak?

 "Millaka orra charrago or ugarasoak

 "Gure negar otsukaz danak bildurtuak.

 "Ibaira sartuak, estuen estuak,

 "Benturaz ituak,

 "Guk leorrik daukaguz orañdik buruak."

 Bere bizimoduaz ezdanak kontentu

 Charrago dagoanari beyo begiratu.

 


inprimatu