inprimatu
Eguzkiari
Izenburua:
Eguzkiari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
42-44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eguzkiari

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 ¿Zer darabiltzu orren ederrik zeru urdiñean

 Ez dala agertzen besterik iñor zure antzean?

 ¿Zer darabiltzu jarririk burdi suzko batean,

 Gabez estaldu, goisez azaldu, ainbeste urtean?

 ¿Zer darabiltzu, diñot ostera, zuk Eguzkia,

 Sekula lorik egin bagarik iratzarria?

 ¿Sei milla urtean ez aspertzeko nor zara bada?

 Zeru-munduen egilla aundia zu ete zara?

 .......................................

 Goisetan ozta zelan agertu zuk arpegia

 Ikuste arren dalako esnatzen lodun guztia.

 ..........................................

 Zorigachen bat ez dakizula gerta bidean,

 Jarri ez zaiten joan ezinda zu onenean,

 Bizi bearko geunkelako guk emen lurrean

 Negargarri ta lazeriarik gogorrenean.

 ¡Agur! orduan egun, aste, ill eta urteak!

 ¡Agur! negu baltz, agur! uda argi, loraz beteak!

 ¡Agur! jatorri , agur gizaldi, agur eunkiak!

 ¡Agur! denporen aldantza eta egotaldiak!

 ¿Zeiñek markauko leuke orduan asierea?

 ¿Jayoeratik ill arteraño dogun bidea?

 Ori litzake betikotasun baten antzera

 Lurrean bere bizi bearra mddu batera.

 .....................................

 Orrelakorik ezelan bere ez bedi gerta,

 Lurrean bada iñorentzako konbeni ez da,

 Gauzak sen baten iraun begie beste munduen,

 Aldatu bitez betiko gisan baña emenguan.

 Ill bitez zarrak, seinchoak jayo, azi umeak,

 Mallarik malla aguratuaz igo gazteak.

 Betoz egunak, asteak, illak, eta urteak,

 jira begie gizaldi eta eunki luzeak.

 Lengo moduan jarraitu beye aise puztsuak,

 Otzak, beroak, epelak, eta ipar gozuak.

 Triskau zaiteze burruka alkar odeizko taldak,

 Zauri odolez gañeztu arte errekak danak.

 Justuri-soñu burrundara-ots dardargarriak,

 Dantzan ikaraz asi-erazo ach ta mendiak.

 Zeru-sutunpen bala suzkoak erdue beera,

 Gaztelutzar ta dorre sendoak lurreratzera.

 Urten zuk bere zerurañoko arku aundia,

 Gerren atzetik milla kolorez bakez jantzia.

 Uda ederra agertu zaite negu onduan,

 Loren atzetik erdue alortak zeuen orduan.

 Negar aldiai jarrai beyoe atsegintsuak,

 Gau baltz illunai urrengo egun eguzkitsuak.

 Apaindu beye gabez izarrak zeru zabala,

 Ik Eguzkia egunez poztu egik lur dana.

 Bota egizak suzko saeta meiak sorura

 Nai duan beste, gichi zeiñ asko nere burura.

 Zugatz azpian giro girotan kerizpechoa

 Artuko juat ire lepotik gozo gozua.

 Abil nai badok urrez jantzirik Febo arroa ,

 Izar guztien baintzan legeche i Jaungoikoa,

 Ua aurrera sart-alderaño, ta an obiturik,

 Iratzarri naik, gaur legez bigar, gois gois jagirik.

 Azalako ¡gure erlojutzat Jaunak egiña,

 Orduak zuzen marketan daukak egikizuna.

 ¡Oh! zorigacha ¿nok Jaungoikotzat induan autu?

 ¡Oh! lazeria ¿zeiñek benetan umill agurtu?

 ¡Oh! doakabe, ez bear eta itsumendia!

 Gizonarentzat intzalako izan agurgarria!

 Alde urruti denpora illun negargarriak!

 ¡Ken, ken! mundutik, gagozalako fedez argiak!

 Gaur Eguzkia neurtu juoguz ire bideak,

 Baita zenbatu egun, aste, ill eta urteak.

 ¿Jaungoikoa baintz, zeñek egingo induan neurtu?

 ¡Nundik ibilli, nok agindu ta, zeinek markatu?

 Barri guztiak ditugun legez jakin ireak,

 ¿Zelan ez dituk, mamotzar orrek, asmau gureak?

 ¿Zer balio jok ikusteak ik gerta aldiak?

 ¿Zer balio jok ikusteak ik gerra aundiak

 Ikusi bai ta ez badituzak gogoan artzen?

 Abere batek zentzun geyago jok erakusten.

 Beraz ez az i, ezelanbere orren dontsua,

 Ez Jaungoiko ere, ez biziduna, ez ta altsua.

 Bakarrik az i, iñok eginda gauza ederra,

 Baña ik eurez ez dok aldatu ezer gañera.

 Ez az galantu, ez az machartu, sortu ezkero,

 Beti bardiña , beti beti bat, az egunero.

 Lenago, oraiñ, bai eta gero, beti bertatik,

 Jira-biraka jardun bear dok bide batetik.

 ¿Nun gisasoa, daukak guk dogun libertadea?

 ¿Gomuta, adimen, borondate ta ¿nun arimea?

 Ire aldean dontsua nok ni ¡oh- Eguzkia!

 Jaungoikoaren urrengoa dok gizon aundia.

 


inprimatu