inprimatu
Ardo zale batek bere eskuko baso ardoari
Izenburua:
Ardo zale batek bere eskuko baso ardoari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
400

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ardo zale batek bere eskuko baso ardoari

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 Munduan det gauza bat

 Guztiz pozgarria

 Norbaitek esango du

 nola urre gorria,

 Baņa beste batek du

 Neretzat grazia;

 Zer ote du orren gauza

 Aņ maitagarria?

 

 Ez zillar ez urre ta

 Ez diamantiak

 Ez dira ni poztzeko

 Oso egokiak,

 Ardo, gabe ez dira ezer

 Oyen bertuteak

 Biotzetik kentzeko

 Eni naigabeak.

 

 Baņa ardo naikoa

 Badet sabelean

 Penok botako ditut

 Aide gogorrean;

 Alegre izango naiz

 Goiz ta arratsaldean,

 Lo berriz egingo det

 Aukeran gubean.

 

 Atoz matsaren zumo

 Noen edaria;

 Gizon ark utzi zigun

 Oroipengarria,

 Mundua mundu arte

 Bere memoria

 Idukitzeko badu

 Ongi irabazia.

 

 Zarren bizitza zera,

 Gazteen indarra,

 Munduan danok degu

 Lerorren bearra;

 Biba biba ardoa

 Klaret zeņ naparru.

 Ause da neretzako

 Pozgarri bakarra.

 

 Fruta danen artean

 Zu aukeratua

 Zera meza emateko

 Ta an konsagratua;

 Etzaitez arren galdu

 Bestela mundua

 Sentimentuz litzake

 Bertatik galdua.

 

 Ardoak: -Enaiz iņoiz galduko

 Gizonak munduan,

 Jaunak zuen pozgarri

 Ni egin ninduan;

 Barrungo illuntasun

 Ta tristura orduan

 Atozte poz artzera

 Nigana beinguan.

 

 Basoan naukazun au,

 Oran dezun miņa

 Kentzeko antziņatik

 Nagotzu egiņa,

 Etzaitez ez beldurtu

 Dezu gaitz jakiņa,

 Nazu triteen poz ta

 Gaitzen atsegiņk.

 

 Emen naukazu bada

 Mamacho gosoa,

 Oraiņ benetan triste

 Gaņera gaisoa;

 Jasoko det aora

 Ta itzuli basua

 Sabelean daukazu

 Klink, zure lekua.

 


inprimatu