inprimatu
Iratzar eskualdunak
Izenburua:
Iratzar eskualdunak
Sinadura:
Arrano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrano

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
704.zk.
Orrialdea:
4

Iratzar eskualdunak

 

Arrano

 

 1

 

 Jeiki jeiki, Eskualduna, adizak irrintzina, Eskualdun dei samina,

 iratzartzen duelarik, denen bihotz arina.

 Gau ilhuna, urratu duk, agertuz goiz argia, agertuz goiz argia.

 

 2

 

 Xuti xuti, gaiten denak, arbasoen umeak, Eskual odolekoak.

 Erakutsiz bat gaudela, zazpi probentzitakoak.

 Egon nai dugula ere, diraueno munduak, diraueno munduak.

 

 3

 

 Maita maita bihotzetik, gure Eskual Herria, gu denen aberria.

 Altxa gara ikurriņa, xuri, perde, gorria.

 Bertute, indar, esperantxen, marka bizi garbia, marka bizi garbia.

 

 4

 

 Beira beira, Eskual gaztek, aiten aiten mintzaira, gurea den eskuara.

 Munduan berezia da, delarik goxoena.

 Eskuarak baitu egiten, Eskualdun izaitea, Eskualdun izaitea.

 

 5

 

 Atxik atxik, Euskotarrek, izaite bereziak, aitasoek utziak.

 Gureak dirade eta, atzek mespretxatiak.

 Atzen eskutan ez ezar, gure gider biziak, gure gider biziak.

 

 6

 

 Gauden gauden bethi nausi, bizi gure lurretan, Eskualdun Herrietan

 Bethi azkar bethi gogor, berthutos indarretan.

 Ez nehoiz utz hondatzerat, atzen aztaparretan atzen aztaparreta.

 

 7

 

 Hil nahi ez duenaren nahia iduriko, denek dugu hartuko.

 Elgarrekin oldarrean, indarra egiteko.

 Eskualdunak egon gaiten, bizirik eta sendo, bizirik eta sendo.

 

 8

 

 Lot elgarri, lot anaiak, tinka korropiloak, ezin trenkatuzkoak.

 Nortasuna nai dugula, kusiren du munduak.

 Bai EUSKADIK ukhan detzan, geroaren gakoak, geroaren gakoak.


inprimatu