Ama Birjina Gurutzepean (Stabat Mater)
Negar isurtzen Gurutz-ondoan
Ama minduraz-betea
Zegoan larri, an ikusirik
Zinzillik bere Semea.
Bere anima garrasi-inziriz
Tristura penen dardarak
Erdibi-zuben oso-ta-bizi
Miñ-gorriyaren ezpatak.
¡¡O zen tristea, minberatuba
Egon zan Ama dontsua,
Eman ziguna berea zuben
Seme bakar ta Jainkua!!
Bada zegoan Ama gasoa
Barruba miñez kiskaltzen,
Semearenak zitzaizkalarik
Begi aurrean azaltzen.
¿Zeñ da gizona, negar isurtzen
Berez egungo etzana,
Ikusi balu añ zori-gaitzez
Kristoren Ama laztana?
¿Nor ez da bada kupiratuko
Malkoz begiyak bustirik
Begiratzean Kristoren Ama
Bere Semeaz aiñ miñik?...
Ikusi zuben Jesus, erriyen
Pekatu danaz zamatzen,
Eta beregaiñ millaka-miñantz
Ta zigorrada zartatzen.
Ikusi zuben Seme-gozoa
Eriyotzaren mendean,
Minbera-larriz bere Aitari
Izpirituba-ustean.
Bai, ¡Ene Ama amorezkoa!
Kupira-biziz-beterik,
Negar egiten lagun nazazu
Zure miñ oyek sentirik.
Lagun-nazazu nere biotza
Jainko amorezz erretzen,
Kristoren asmo Jaungoikozkoak
Atsegiñ andiz betetzen.
¡Ama Donea! Gurutziltzatu
Zanaren miñantz zorrotzak
Nigan-ezarri, josita gorde
Ditzan neronen biotzak.
¡Zure Semea da ainbeste pena
Nigatik artu zubena!
Parti-itzatzu nerekiñ, Ama;
Ni naiz merezi nubena.
Gurutztatuba gure amorez
Dagon Jesus-en oñetan,
Lagun negarrez-egoten, nere
Biziko egun-danetan.
Gurutz-ondoan zutik zurekiñ.
Lagun egiten jartzen,
Eta irautea ortse negarrez.
Da nere borondatea.
¡Donzella goyen ta argidotarra!
Ez izan neri, ez, latza;
Lagun isurtzen zure ondoan
Negar-ots samiñ garratza.
Lagun ikusten Kristo-k iltzean
Nigatik zenbat daraman,
Jakin dezadan bere antzera
Nola miñ danak eraman.
Bere zauriaz ni zauriturik,
Bere gurutzez josiya,
Egiñ zuk, Ama, Bere odolez
Ni agernadiñ garbiya.
Betiko-sutik libratu nadiñ
Azken-egungo trantzean,
Izan zaite zu gordetzallea,
Birjiña nere aldean.
¡Kristo Jainkoa! mundu ontatik
Irtetekoa naizala;
Garai-sarira gora nazazu,
Ama-bitarte dedala.
Eta gorputza ill ondorean,
Nere anima gaisoa,
Zurekiñ eta Birjiñarekiñ
Paradisura bijoa.