Bizkai'ko mendietan
Arostegi, Luis
Bizkai'ko mendietan jausi ziran
anaien aurka euskaldun gazteak.
Nok jakin zegaitik su-zoratze au.
Atzamarrakaz barrua urratuta be,
zelan orain damu naiko.
Non ainbeste parkamen.
Ez jaso aiotsik, menperatuok,
ez negar-deadar, zuok.
Iraun bakarrik, ixillean,
iraun ta iraun.
Ondamendia,
biotz-astuna
andiegia da-ta.
Oi aundi, garailleok
apaltasun zapalduan.
Oi sustrai sendo
negute itxaropen-ezean.
Gure ixiltasunak ez zaitue naiko
barru-goralduko.
Baiña urtero gure mendietara
udagoieneko bake-aintza jasten.
Aintza ta aintza, bake ta bake
gure lur gaiñera.
Aintza triste-alai bat edo,
bake triste-gozo bat edo.
Bai, anaiok, gure mendietan
bake naiko danontzat oindiño.
Euskal biotzak otzan naiko,
ixil iraun
ta barriro asteko.