inprimatu
Itsaso eta marinelari
Izenburua:
Itsaso eta marinelari
Sinadura:
Arizmendi, Markel (Atxiki)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arizmendi, Markel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1238.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itsaso eta marinelari

 

Arizmendi, Markel/EGILEA>

 

 1

 

 Itsaso handi, itsaso sakon,

 zugandik dugun fereka!

 Gailurretako apar zuria

 darizu beti barrezka,

 uhin sarkorrez jolasten duzu

 emeki, bortitz, kolpeka,

 oi!, Herri honek kemen horretaz

 baliatzerik baleuka!

 

 2

 

 Urrun behatuz ezin antzeman

 zeurea duzun xedea,

 zeru isladaz hornitzen zara,

 gris, urdin edo berdea,

 hodei iheskor, izarren keinu,

 eguzki printzen jabea,

 maiteminduen jolaserako

 zilar-ilargi bidea.

 

 3

 

 Itsasertzean eseriz gero

 adi-adi belardian,

 zurrumurrua entzuten duzu

 itsasoaren erdian,

 milaka ahots baino gehiago

 aritzen da sinfonian,

 zuzendaririk behar ez duen

 batasun harrigarrian.

 

 4

 

 Gatazka luze, baretsuan,

 bata bestearen txanda,

 itomenari poza darraio

 mendi-uhinari landa,

 ebasle orain, emankor gero,

 itsas hondoan etzanda,

 esan liteke sarri zaudela

 edariari emanda.

 

 5

 

 Aberats bezain krudela zara,

 itsas menperaezina!

 arrantzaleek sare beteez

 hartzen duten atsegina!

 hurrengo berriz, haserre biziz

 zabaltzen duzu samina,

 emandakoa beste eskuaz

 kolpez kentzeko egina!

 

 6

 

 Portu barnetik mugalerrorantz

 badager untzi ildoa,

 herri osoak loratu duen

 sentimendua hor doa,

 ekialdetik iparra eta

 mendebaldetik hegoa,

 geroan ere bizi dadila

 marinel hauen gogoa!

 

 7

 

 Lauzpabost mende izango dira,

 kondaira bezain ziurra,

 balentriazko jokabideez

 lortu zutela gailurra,

 itsas handitan, egun luzetan

 urrun sekusaten lurra,

 har ezazue gure barnetik

 badagokien agurra!

 

 8

 

 Eguneroko borrokan datza

 itsas gizonen kuraia,

 aintzinatean balea zuten

 gogoko arrantzu gaia,

 arraun sendoez, arpoi zorrotzez,

 nola zitezkeen saia!,

 gradu hanitan igo ziguten

 Mutriku herri alaia.

 

 9

 

 Begiak hertsiz entzun daiteke

 ito zaizkigunen hitza,

 itsas hondorantz linburtuz doa

 beraien arima hitsa,

 fatu tristeak elkar harturik

 harat-honat darabiltza,

 malko samurrek damaietela

 zor zaien atseden giltza

 

 10

 

 Itsasgizonei oro darie

 erraietatik kresala,

 esan liteke ezinbestean

 atxikiturik daudela,

 indar bizitan, otoi, itsaso!

 ez zaitez izan krudela!,

 aurrerantzean zorion osoz

 bizi dadin marinela.

 


inprimatu