Herriminez Mertxeri
Atxiki
Herri honetan sortu ninduten
gauak eguna bezala,
amak latzoan Borde ninduen
oraino haurņo nintzela,
goitik mendiez inguraturik
behe aldetik kresal,
ez jakin arren ohartu nintzen
gurea euskara zela.
Amarengandik irentsi nuen
sakoneko herri griņa,
gazte nintzela hausnartu ere
nahiari darion mina,
zapaldutako herri ororen
egarri eta ezina!
Erats ditzagun hodei ilunak
betor zohardi urdina!
Erraietatik jalgi zaitzaidan
askatasun irrintzia,
honetan fiero ipini nuen
neure ahalmen guztia,
erabakia gogorra baina
maitasunez zen jantzia,
garai haietan eman bait nion
herriari garrantzia.
Gatazkazale bihurtu behar,
hau histuraren etsia!
egunen batez lehertuko ote
itomenezko hesia,
badakikegu horretarako
bidea zein den hertsia,
jakin bezate, kontura bitez
auzia dela bizia.
Gure odolak hazia dakar
loratuko da zelaia,
lili gorriez estaliko da
gure aberri alaia,
presta ditzagun bihotz zabalez
lur joria eta alaia,
lurra goldatuz sortuko dugu
geroaren atalaia.
Atzoko lanak, gaurko borrokak
dakarkigu esperantza,
aurrera goaz ezin ukatu
ez egin otoi zalantza,
halako batez izango dugu
gure alderantz balantza,
egun horretan ernalduko da
gure herriko baratza.
Lau haizetara hedatu dute
harritzeko albistea,
herriagatik borrokatzea
bihutut dela tristea,
nola behar da mantendu bada
gure euskaldun jitea,
aldaketarik gogorragorik
lanak behar sinistea!.
Zabal leihoak esperantzari
gaindi dadin samindura,
bestela ere jasangogor da
batasunaren haustura,
zatikatzea aintzinatik da
euskaldunon ohitura,
elkar gaitezen gaurkoz bederen
goazen batera gudura.
Etorkizuna gurea dela
zin dagizuet bihotzez
bete ditzagun, ordua dugu!
geure burua ametsez,
askatasuna atarian da
eskura dezagun hotsez,
eratu gogor, lortuko dugu
era batez ala bertzez.
Ikus ezazu mendi gainean
ireki zure begiak,
eguzkiaren lehen izpiek
laztanduz mendi hegiak,
Ama Naturak berotzen ditu
euskararen probintziak,
askatasunez, berdintasunez
jantziak dira zazpiak!!