inprimatu
Nemour eta Etchamendy
Izenburua:
Nemour eta Etchamendy
Sinadura:
Arizkundarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arizkundarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
331.zk.
Orrialdea:
4

Nemour eta Etchamendy

 

Arizkundarra

 

 1

 

 Agur eta ohore, lagun Etchamendy!

 Zure ikusteaz gaur, dut plazerra handi

 Gogua ibiltzeko, baitut, mendiz-mendi

 Eskual-Herrin izan naiz «Dantcharian gaindi

 Ta zuk juaitea naski; ez oraino sendi

 

 2

 

 Milla plazerrekin hut, kusten gaizo Nemour.

 Eta mement' berian, gogoz deat Agur!

 Egun paregabeak, ah!... zoin ziren labur;

 Hun egin dauyetenez, hortaz diat beldur:

 Itchura tchar hoietan baduk aski makur!

 

 3

 

 Ene itchurez othoi, eizala inketa!

 Nihaurk ez baitut iten, sobra pensaketa:

 Eskual-Herrin izan naiz Dantcharian gaindi

 Segur kurritu diat, nik han zonbait besta:

 Oraintche izuli nuk, han untsa ase-ta.

 

 4

 

 Batzu aiserian ta bertziak maluros,

 Hola gare munduan, naski sortuz geroz...

 Bestaz besta, biba zu, zinen arras airos;

 Ni, guardiako nintzan, patrouillan gau oroz;

 Ez gintuzun segurki, biak berdin uros.

 

 5

 

 Nik ere, nere gisan, banikan guardia,

 Igande arratsetan; zelaik-ilhargia.

 Erranen deat orai nik garbi-garbia:

 Lagundu behar nikan, ne begi-argia.

 Zoriona, plazatik etcherat artia.

 

 6

 

 Ez duk segur gezurra, kantuak diona,

 Ez dela guzientzat, berdin zoriona,

 Urrikal bedi nitaz, zeruko jaun huna!

 Orai baino hobia emanez laguna,

 Dudan adichkidea, baitut musketona.

 

 7

 

 Nik aldiz, gomitu bat banian ardura:

 Nemourrek ardo ona, Etchamendyk ura.

 Nuntik nahi duk izan neza: arrangura?

 Ene segurrarentzat, hik huen mentura;

 Ez, nuk ez hi bezala egona barura.

 

 8

 

 Aberats ta pobrea, horra bi alderdi:

 Lehena barondatos, othoi izan bedi;

 Pobrearen, galdeak, ditzala obedi; ,

 Kasu hartan hargatik hi segurta hadi;

 Hire koliain gatik, bainaiz berdin lodi.

 

 9

 

 Huntan izango dukek, bai azken putarra;

 Aspaldia bahien igorri, beharra...

 Gure bien artian,  ez dadin jauz herra.

 Eta berdin baitute etchian leherra,

 Igor dezaten jazko zingar on zaharra!

 

 10

 

 Barka zak othoi, lagun, egin dutan hutsa!

 Ez nezakala hortaz, garrazki akusa!

 Ez bainaiz persulari hi bezain balusa,

 Halere jiten bada kolia airosa,

 Ez nezakek jatea bater' errefusa!

 

 11

 

 «Leizetakobordako» aita ta haurride,

 «Manuel» koblari da, ongi dela bide.

 Urde gizen eder bat hil zazue fite:

 Laguna gosea dut, gutaz orhoit zaizte!

 Goraintz ta milesker, hura ethor arte...

 

 12

 

 Nik ere finitzen dut gisatsu berian:

 Jakin dezaten hauche gur' eskual-herrian!

 Horgo semiak bethi, daude umurrian,

 Arraleri gochuan ta osagarrian;

 Hok denak erran gatik, ez gira miserian!


inprimatu