Altzürükuko kanta xaharra
1
Alzurucuco zeinia
nigarrez arida
goure ama houn, maitia
goiz hountan hil beita
2
- Hamazortzi ehun eta hougueita bian
agorrilaren hamazortziguerenian
ama hil beitzeicun aurhiden artian
goiz goizanco hiruguerren orenian
3
- Agorrilan, uthurriak dirade agortzen
odeiec ezteielacoz houric ekharten
Goure beguiak dirade uthurritzen
Ezpeitirade seculan agorturen
3
- Agorrila egunak ala egun gaistoac
gaitzeratzen beitutu arauz ekhi berouac
Ekhia, gorda itzac hire leinhurac
Bizia heitu galdu goure ama hounak.
4
Gazteric hilzia bai, ala hilze tristia
ekhia, hire leinhurak uxaltzen die lilia
ekharten duca bai hirekin bizia
biziarekilan orano hilzia?
5
Arima hounec dute bidian, umen, euri
Lanzerra goizak gueroz Alzurucun da ari
Othoize eguizie oroc Gincoari
batzarre eguin dizon gour'ama hounari
6
Zeliak zabalturik orai dutut ikhousten
ainguriak lehian oro dirade jarten
ainguru bat goiti harat da joaiten
gu tristeric guirade heben baratzen.