inprimatu
Altza eder
Izenburua:
Altza eder
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
726.zk.
Orrialdea:
4

Altza eder

 

 1

 

 Altza eder ur-hegian:

 Pellok irri aurpegian!

 Amodio ez duenak minik ez du bihotzian.

 

 2

 

 Janamarik erran dio:

 «Enuk hiretzat, adio!»

 Harek aldiz: «Hihauk ikus, hamar mila demonio!»

 

 3

 

 Pello joan da, etxe-alde

 Nigarrikan egin gabe,

 Kantore bat ezpainetan, bere buruaren jabe.

 

 4

 

 Zerua goibel deneko,

 Uri-xortak dariozko:

 - Janamari, zerk zabiltza, hola nigar egiteko?

 

 5

 

 Zuhaurrek errana ezetz,

 Eta zuhaur hor nigarrez?

 Tipula xuritzen edo, espres ai zira arabez?

 

 6

 

 - Ez dut tipulik xuritzen;

 Ez nigar espres egiten:

 Zinez da ene bihotza dolore-minetan urtzen!

 

 7

 

 Pello ez dut arnegatu;

 Hura dut nahi maitatu;

 Eza espres erran nion, behar nuela frogatu!

 

 8

 

 - Orai froga eina duzu;

 Haren berri badakizu

 Pellok burua hotza du, ez da tuntik maneratsu!

 

 9

 

 Belharra histen sorhoan,

 Ametsa berdin gogoan:

 Ez büha beharrik gabe nork zer duen bihotzian!


inprimatu