inprimatu
Nigarrez
Izenburua:
Nigarrez
Sinadura:
Arberu, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arberu, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
761.zk.
Orrialdea:
3

Nigarrez

 

Arberu, Daniel

 

 1

 

 Egun guzian, senditzen nuen,

 Bihotzaren gainean,

 Halako opil bat bezela.

 Min-egiten zerautan

 Eta bat-batean

 Zapartatu da.

 Eta, hasi naiz nigarrez.

 

 2

 

 Nigarrez.

 Hastean, xurruxtan, euria iduri,

 Begiak errez.

 Orai berriz, bekandu,

 Bainan matelan behera,

 Senditzen ditut, xorta larri batzu.

 

 3

 

 Nigarrez; ez dakit zendako.

 Nigarrez, denak nahiz ahantzi.

 

 4

 

 Segur naiz, ni bezela, bertze frango,

 Direla, sofrikarioetan, nigarrez ari.

 

 5

 

 Aitak, barrukian

 Malur bat ukan du.

 Eta orai, burua, bere bi eskuen artean,

 Hipaka, ari da nigarrez.

 

 6

 

 Bizkitartean badaki,

 Pena-nigarren gordetzen.

 Bainan aldi huntan,

 Sobera da, sobera

 Eta nigarrez da hasten

 Ama gaixoa.

 

 7

 

 Semea, usaian bolbora, erne,

 Zalu, irria maite, kantua ere;

 Egun aldiz, aitarekin samurturik,

 Da, gelan, nigarrez ari, bakar bakarrik.

 

 8

 

 Alaba,frango andere haundi,

 Erran nezake urgulu-untzi,

 Da, hori ere, trixte; experantxarik gabe.

 Senar-gaia zako,

 Herrian ezin biziz,

 itsasoaz haindirat Joan.

 Eta, ezin atxikiz, nigarrez da hasi.

 

 9

 

 Aprendizak, langileak, eskolierrak, sehiak,

 Minartuak, xahartuak, eriak;

 Horiek ere askotan,

 Nigarrez dira ari.

 

 10

 

 Egia erran, joan den egunean,

 Jaun erretora ere dut, nigarrez ari ikusi.

 

 11

 

 Atzo, ibili naiz, hil-herrietan gaindi,

 Emazte bat, beltx-beltxa bezti,

 Zagon geldirik.

 Ez dut, haren begier, behatu nahi ukan.

 

 12

 

 Zendako, denak ar nigarrez?

 Zer da gertatzen?

 Nolaz dugu experantxa galtzen?

 

 13

 

 Zeruko Jauna,

 Eskaintzen derauzkitzut,

 Mundu huntan ixurtzen diren

 Nigar guziak.

 Baitakit nik ere nigarrez,

 Baitakit zer den sofrikarioa.

 

 14

 

 Badakit,

 Behar dela sofritu,

 Zure ganat heltzeko.

 Bainan lagun gaitzatzu.

 


inprimatu