inprimatu
Mattin, ene adixkidea
Izenburua:
Mattin, ene adixkidea
Sinadura:
Arberu, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arberu, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
820.zk.
Orrialdea:
3

Mattin, ene adixkidea

 

Arberu, Daniel

 

 1

 

 Zoin urusago nintaken, goiz huntan,

 Barda; usaian bezela, goizik banintz lokartu!

 Ez nuen hoinbertze min ukanen bihotzean,

 Ene begien aintzinerat, berri hits hori, ez balitz agertu...

 

 2

 

 Hiri haundi batetako, karrika batean,

 Bakantzetan izanki-ta,

 Denbora pasa nindagon, gusturik hoberenean...

 So huni, so horri, ikuska.

 

 3

 

 Gaua zen, gau ilhuna,

 Halere jendeak zabiltzan, erdi lasterka...

 Harat, hunat, lanerat abian,

 Edo lanetik etxerat johan.

 Ainitz jende; gizon eta emazte,

 Xahar, buhami, ixtudiant gazte,

 Dana usain, eztul eta khe!

 

 4

 

 Bet-betan, ene bihotzak, jauzi bat egin du,

 Hotz-ikara bat bezela, barnean dut senditu,

 Ene herritar bat, aintzinean zaut pasatu,

 Bainan ene parrean ez da gelditu;

 Hain segur ere, ez nu ezagutu.

 

 5

 

 Urratsa luzatuz, gibiletik dut segitu

 Haren kara zarrak bainu zinez harritu.

 Biloak luze, bizarra xorratx, begiak ilun,

 Iduri zonbeit krimaz dela hobendun!

 Soinekoak xaharrak, espartinak xilo

 Badoa aintzina, badoa, iduri erdi-lo...

 - Agur Mattin, zer diok, norat hoa?

 - Jes, nundik heldu hiz, aspaldikoa?...

 - Bakantzetan nuk, hiri huntan egonki,

 Eta hi Mattin, nola hiz, mintza hadi...

 

 6

 

 Bet betan, haren begitartea de hixtu

 Besoa luzatuz, bazterrerat pusatu nu,

 Ni alegera nintzan

 Bainan haren ezpainetan,

 Irririk ez da agertu!

 

 7

 

 - Hola duk hiriko bizia,

 Ainitz lan, eta irabazi «haundia».

 Hargatik ostatuak usu, ganbera kario.

 Karrikako emazteak, dena plazer, dena amodio...

 Hola duk hemengo bizia,

 Otoi ex nezakala gutizia.

 Aste guziz baititugu, bi ortzirale

 Zonbat egun ilun, zonbat ilabete trixte

 Ez deat bertzerik erranen, ainitz gauzaz bainaiz ahalge.

 Ene etxekoak ikusten badituk, ez nitaz mintza.

 Edo bertzaraz errak, biziki ontsa naizela.

 

 8

 

 Bainan Jainkoaz, ez erran bertzerik,

 Ex baitut ait'amer, egin nahi minik!

 

 9

 

 Eskua tinkatu daut eta badoa...

 Kopeta ilun eta nigarrez gogoa.

 Gau beltzean bakarrik, itsu-mandoka, bakarrik.

 

 10

 

 Zonbat Eskualdun gazte abiatu dira,

 Hi bezeta, Mattin, bihotza alegera....

 Hiri pollitari buruz, utziz herria,

 Utziz lagunak, utziz beren bihotzeko mamia?

 

 11

 

 Zonbat Eskualdun gazte dira airatu,

 Atorra popoa laxo, odola sano.

 Atorra xuritan bai, bihotza garbi.

 Batzu «nahasiak» izan baitura betiko!

 

 12

 

 Famllia ederrenetako, haur baliosenak,

 Egun batez, dira hegaldatu.

 Irria ezpainetan, kuraia haundirekin,

 Ez baitira egundaino geroztik herrirat agartu!

 

 13

 

 Bainan gazteak, hori ez da zuen hutsa

 Nork du ez ezartzen, gure herrietan, bizitzeko hatsa?

 Nork du zuen baitan ezarri «joaiteko» ideia?

 Bizkitartean, lana balitz,

 Gaztetan balitake, langile arradoen ekeia!

 

 14

 

 Eskualdun ait'ama maiteak, noiz arte dituzue utziko,

 Zuen haurrak, banazka banazka, etxetik joaiterat?

 Begiak hetsiz, bihotzean minez, beldurrez mintzatzeko?...

 Ala; jada hiltzerat kondenatuak gira?

 

 15

 

 Idek ditzagun begiak, so egiteko,

 Bizi-biderik ez den tokietarat...

 Eta guri hurbil diren lantegietarat.

 Orduan zer dugu hautatuko?

 Abilak bagine,

 Harri batez bi xori ukiten ahai ginuzke!

 

 16

 

 Mattin, ene adixkidea ikusi dut barda

 Geroztik, gogoa ilun, ari naiz pentsaketa.

 

 17

 

 Ama, zure sabeleko fruitia maite duzu,

 Bainan zure ondotik, baita hegaldatu;

 Zer ari da, nun da bizi, urus dea ote?

 Ala bertze hoinbertze bezela, bilakatu da dohakabe?

 

 Aita;

 Ama, eman otoi arrapostu!

 


inprimatu