inprimatu
Eskale
Izenburua:
Eskale
Sinadura:
Arberu, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arberu, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
770.zk.
Orrialdea:
3

Eskale

 

Arberu, Daniel

 

 1

 

 Ogi axal bat, gopor bat esne,

 Irri labur bat, nik aski nuzke...

 Nabilalarik, hor, etxez etxe,

 Etxe, etxe, herrestan, eskale!

 

 2

 

 Salda xorta bat, baso bat arno.

 Ta xingar keilu bat murtxatzeko.

 Zonbait gaztena erre eta gero,

 Bakea derautzuet utziko!

 

 3

 

 Irria beti dut ezpainetan.

 Bozkarioa ere etxetan,

 Ezarri nahi nuke frangotan

 Izan gaiten airos bizi huntan!

 

 4

 

 Jende guziak, ez ote, gire,

 Ibiltzen beti, zerbaiten eske?

 Amodioari, eginez galde,

 Egon gaiten beti, adixkide!

 


inprimatu