inprimatu
Bide nekea
Izenburua:
Bide nekea
Sinadura:
Arberu, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arberu, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
772.zk.
Orrialdea:
3

Bide nekea

 

Arberu, Daniel

 

 1

 

 Senditzen dut bihotzean,

 Haize goxo ta epela.

 Bainan dakit aspaldian,

 Satan-en oihua dela!

 

 2

 

 Ari haiz, lanean ari,

 Gazten bihotzen galgarri.

 Bainan hire eskaintzari,

 Ukho diat egin nahi!

 

 3

 

 Eskaintza goxoak, Satan,

 Egiten daztak frangotan.

 Zorigaitzez, zonbait aldiz

 Bekaturat erortzen niz.

 

 4

 

 Plazerrak dituk eskaintzen

 Gazten bihotzak nahasten.

 Jainkozko bizia kentzen...

 Ta saritzat zer emaiten?

 

 5

 

 Zeruko Jauna maitatuz,

 Ama, ararteko hartuz,

 Satan, bidean baztertuz,

 Goazen zeruari buruz!


inprimatu