inprimatu
...Bertze batekilan
Izenburua:
...Bertze batekilan
Sinadura:
Arberu, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arberu, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
767.zk.
Orrialdea:
3

...Bertze batekilan

 

Arberu, Daniel

 

 1

 

 Amodio ezti eta garbi batez,

 Ene bihotza da, zinez berotia.

 Bainan zorigaitzez, ari naiz nigarrez,

 Zu, ez zirelakotz, izanen enia!

 

 2

 

 Laborari seme, Eskualdun ere.

 Zu zintudan maite, bainan joan zare

 Frantses batekilan, eni erran gabe.

 Ta geroztik beti, bihotza dut trixte.

 

 3

 

 Eni erran zautan, maite ninduela,

 Eta nik sinetsi, enetako zela!

 Bainan airatu da, bertze batekilan.

 Eta ni bakarrik, gelditu herrian...

 

 4

 

 Ait'ama xaharrak, supaster xokoan,

 Akituak dira, ta otoitzez ari.

 Gure etxaldea, errekarat-koan

 Beharko ginuen, bizirik atxiki!

 

 5

 

 Bainan joan zira, bertze batekilan

 Hiri ederrean, egonen zirezte.

 Ni, kanpaña zolan; ta kabalekilan,

 Biziko naiz trixte, uzkur ta herabe...

 

 6

 

 Ez dakit zer egin, ta nola kontsola.

 Arrunt hoztia, dut, barneko odola...

 Ez bainuen uste, joanen zinela!

 Ni bakarrik utziz, etsai bat bezela!!!


inprimatu