inprimatu
Aintzina
Izenburua:
Aintzina
Sinadura:
Arberu, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arberu, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
817.zk.
Orrialdea:
3

Aintzina

 

Arberu, Daniel

 

 1

 

 Gaztetasunari buruz

 Hire buruari kasu egiten hasten haiz.

 Ixiltasun batzu senditzen dituk hi baitan:

 BARRANDAN EGON HADI...

 Oihu goxo, oihu samin batzu bihotzetik:

 Biziari oihu, libertateari oihu.

 Aintzinerat tiratzen haute,

 Hire indar berriek,

 Irria ezpainetan, beldurra bihotzean.

 Bainan ere gibelerat

 Haur bat haizela aditzen dukalarik.

 Pausaa zak zangoa, fermuki,

 Aintzinari buruz

 Pauza zak gizonen artean

 Gizon langilen artean

 Zoinak lanean ari baitire egun guzian,

 Izerdia kopetan, iguzki saminaren azpian,

 Lurrekotzat eta Zerukotzat.

 Pausa zak, behar den lekuan,

 Ederrari, garbiari, bakeari buruz,

 Joan dadin bethi AINTZINA!


inprimatu