inprimatu
Beti...
Izenburua:
Beti...
Sinadura:
Julen Arriolabengoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriolabengoa, Julen

Argitalpena:
Kandela.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
22

                                                             Yulen Arriolabengoa

 

         Beti

     izan dut gogoko

     zeruan idaztea,

           euria,

     musu bailitz,

     ezpaineratzea;

     izarretarantz,

 zure begininiak bailira,

       begiratzea;

     lilien egaletan

 odeiak zeharkatzea,

     haizoihala zuri,

 itsasoetako putzek bultzatua,

       ortzadarraren

         ateetarantz.

   Haserretuko zatzaizkit,

       badakit,

       lore atxilotu hori.

     Ez! Etzazu aldegin!

           Oi,

       nere zeruko

       tinte azul hori,

       etzazu nere zerua

       apur! Ez!...

 

 zeruaren eta lurraren artean bada gune mugagabe bat, non gabezia eta

 desustraidura nagusi diren. Gune hori, ilunbe zuri batek bakarrik bete dezake.

 Han, gizakiak ez du ezer nabaritzen; sentitu ere ez du sentitzen. Heriotzaren

 arratsean zeruertzak gorriz jantzi ohi du, hotza eta ezereza desager ditezen

 handik. Hala ere, hor dituzu zeruaren osotasunerako hain beharrezko, lur

 bustiaren estalpe.

 

 itxinuenateanerebaitarako kanpoanutziditut endekasilaboaketazortzikoak etaagian

 hemen bakarrik izannaitekeni sar tzeanerantzinuen abrigozaharbat bizitzahonena

 hausditzaket oraindik nereingurukohormarenadrilloak lur zornetsuaz

 elkarrengaineanitsatsiak kupida gabekierretzennauazpikolurhonek hasieran

 atsekabetunintzen geroizugarrisofritunuen orain sofritzendutsinpleki

 bearbadanegar eginen dut bainanahiagodutisilikegon bakar

 dadeisilaklagunnaitzake entzuten kanpoko

         haizea ren b u f a d a

                 i t s a s o a n  d u t  e s p e r a n t z a

                         l i l i a k  d i r a  e r o s i  l o r e a k

                                 z u r i a  h a i z i o i h a l a

 

 


inprimatu